miércoles, 31 de octubre de 2012

GORBEIA MENDIA EZAGUTUZ

Gorbeia edo Gorbeiagane Araba eta Bizkaiko lurraldeen arteko mugan dagoen mendia da, herrialde bietako eta Gorbeia izeneko mendiguneko tontorrik garaiena da. Zeanuri, Orozko, Ubidea , Zuia eta Zigoitia udalerrien artean banatzen da.
Bere gailurra 1.482 metrotan dago. Goian, 18 metroko gurutze ezaguna dauka. 1901an jatorrizkoa eraikia izan zen, 33,33 metro zituelarik, baina ekaitz batzuen ondoren erori zen. 1903an 22 metroko gurutze berria eraiki eta hilabete gutxi batzuk geroago haize eta elur bortitzek lurrera botatzen dute. Gaur egun dagoena 18 metro inguru ditu eta mende bat baino gehiago darama gailur honetan.

Gorbeiako Parke Naturala 1994.urtean izendatu zen, 20.016 hektareako azalera betetzen duelarik eta bi euskal probintzien artean hedatuta.
Parkearen ezaugarri nagusiak:

-Klima: Prezipitazioak ugariagoak dira Bizkaiko aldean Arabakoan baino. Klima atlantikoaren eta kontinetalaren arteko muga dugu Gorbeiako tontorra.

-Geologia: Bizkaian Aldamin edo Lekanda bezalako kareharrizko tontor zorrotzak dira nagusi; Araban, aldiz, tontor borobilduak ikus ditzakegu silizeo harrien gainean (Berretin edo Oketa, esate baterako)

-Basoak: Pagoak dira Gorbeian azalera gehien betetzen duten zuhaitzak, 6000ha alegia. Haritzak (Quercus robur eta Quercus Petraea) eratutako basoak urteetan zehar moztu egin ziren baso-landaketak (gehien bat Bizkaian) eta nekazal lursailak (Araban) ezarriz. Ibai-ertzeetako basoak hedadura gutxikoak izan arren, garrantzia handikoak dira ibaien aniztasuna mantentzeko. Gorbeian ondo zaindutako ibaien adibide ugari ditugu: Arratia, Arnauri, Baias, Arralde, Ugalde...

-Fauna: Gorbeian topatzen ditugun animalien artean Oreina da ezagunena, hala ere 167 ornodun espezie desberdin daude inguru hauetan. Horietariko batzuk hurrengoak dira: Igaraba, lepahoria, muxar grisa, amuarraina eta okil beltza.



Gorbeia mendiaren ikuspegia

-9:30

Ibilbide honetan mendigunearen erdigunea ezagutuko dugu eta nola ez, Gurutze ospetsuraino iritsiko gara. Horrela, 880 metroko altitude batean dagoen Pagomakurretik aterako gara. Bertara, Areatzatik ateratzen den pista on batetik irits gaitzeke. Arrabako zelaiak eta Gatzarrietako gailurra zeharkatu ondoren Egiriñaora iritsiko gara. Hor, Gurutzera iristeko igoera gogorrari ekingo diogu. Itzuleran Aldamin tontorretik jaitsiko gara. Ondoren, mendi erakargarri hau inguratuko dugu Dulauko Sakana eta Muinoa edota Aldamiñapeko korta garrantzitsua ezagutzen dugun bitartean

1- Areatzan asfaltatutako pista bat hartuko dugu. Hortik, 9 kilometrora Pagomakurrera iritsiko gara. Bertan, Pakearen Amaren ermitaz gain, aparkaleku zabala, mahaiak eta iturri oparo bat ere aurkituko dugu. Gorbeiako Parkeko seinale batzuk Arrabako Zelaietara iristen den pistaren hasiera markatzen dute. Lur orotako ibilgailuentzat (nahiz eta orain sarbidea mugatua izan) egokia den bide zabal eta trinkoa jarraituko dugu. Ingurunean hainbat aterpe partikular ikusiko ditugu. Bidearen hasieran aterpe horietako baten ondotik pasako gara. Horrela, gure eskuinaldean altxatzen den Lekandako harrizko muinaren azpitik, hegoalderantz, kilometro bat ibili ondoren eraiki berria den aterpe batetik pasako gara.

2- Ezkerretara utziko dugu San Justoren ermitatik Zanburu eta Zeanurira jaisten den saihesbidea. Edonola ere, arretarik jartzen ez badugu ez dugu saihesbidea ikusiko. Pista leuna igotzen da Lekandako Muinoaren ekialdeko hegaletik zeina terraza-haitz ikusgarriez apainduta agertzen zaigun. Ezkerraldean aldiz, Lanbreabeko Sakana hondoratzen da. Bertatik, Iondegortako urtegi txikia ikus daiteke. Paisaia irekitzen hasten da eta parean Gorbeagañe mendiaren irudi biribildua ikus dezakegu, eta haren ezkerretara, Aldamin. Horrela, Arrabakoateko mendi-lepora iritsi gara, Arrabako Zelai ederren sarbidera.

-10:15

3- Lekandako Muinaren piramide itxura duen hegoaldeko hegalaren azpian parkeko seinale-tantai bat dago. Tantaiaren bi geziek bertatik hasi eta urki artetik igarotzen diren bidexka ezberdinen norabideak zehazten dituzte.  Ezkerreko bidea hartuko dugu. 600 metro ibili ondoren bidegurutze batera iritsiko gara. Eskuinaldeko bidea hartuko dugu Bizkaiko Mendizale Federakuntzaren Aterpea dioen egurrezko panel zaharrari jarraiki. Hemendik 200 metrora Elorriako aterpea kokatzen da.



4- Aterpea kokatuta dagoen leku eder honetan atseden hartu dezakegu. Behin gure zangoak deskantsatu egin ditugula, aurretik aipatutako talaiarantz joko dugu. Horretarako, aterpetik izen bereko iturriraino joango gara (100 bat metro hego-mendebalderantz). Gorostetatik (mendebaldean) Gatzarrietaraino (erdialdean) Arraba mugatzen duen horma oso erraz gainditzen da. Bideak ez dauka zailtasunik, hortaz, iturritik hormara hurbildu eta hori gurutzatzea ahalbidetzen duen lehen bidea hartuko dugu. Horma gainditzerakoan Artalarra, Aldape edo Aldabe Muinoarekin topo egingo dugu parez pare.

5- Gatzarietako gailurretik (hemendik ere Aldapera iritsi gaitezke) izen bereko mendateak banantzen duen tontor honen kotan Basauriko Rugby Taldeak jarritako postontzi bat aurkituko dugu. Postontzian Aldape izena jarrita dagoen arren, mendi honi Artalarra esan ohi zaio. Arrabako ikuspegia paregabea da. Inguruak ere ederrak dira, beraz, esan daiteke, pena merezi duela muino hau bisitatzeak. Gatzarrietako Mendatera jaitsiko gara lapiaz deseroso batetik haren gailurrera igotzeko.



-11:30

6- Almenadun tontorrean bi postontzi zahar eta bi oroimen-plaka aurkituko ditugu. Kanal erraz batek lehen aipatutako bide zuzenera eramango gaitu. Bide horrek Aldapeko pasabidea gainditu du jada Gatzarrietako mendebaldetik. Horrela, Lanbreabeko Sakana ezkerretara eta Zastegikoa eskuinetara daukagularik, Parkeko seinale-tantai baten aurrera helduko gara. Seinale-tantaiak lau norabide adierazten dizkigu: Atzean Elorria (gure abiapuntua), eskuinetan Ipergorta, ezkerretan Aldamiñape (hemendik itzuliko gara) eta aurrean Gorbeiagane. Azken bide hori hartuko dugu. Pagadi txiki bat zeharkatu eta berehala Egiriñaora helduko gara.

7- Pagaditik irteterakoan 1927an Eleuterio Goikoetxeak egindako Egiriñaoko aterpea  ikusiko dugu. Gaur egun hiru mendi elkartek mantendu eta erabiltzen dute. Ezkerretara, haitz artean sartuta, Elurretako Gure Amaren ermita kokatzen da.
 Poliki-poliki gora egingo dugu larre artetik. 300 metro egin eta erreka zeharkatuko dugu, eskuinetara, Lekuotz Iturrira iristeko.

-12:30

8- Arranbaltza Muinopean dagoen iturburu hau leku estrategikoan kokatuta dago. Izan ere, hortik aurrera 345 metroko desnibela duen 1.140 metroko ibilbide gogor bati (aldapa % 30ekoa da) aurre egin beharko diogu Gurutzera iristeko. Horrela, Aldamineko Muinoen arteko ibarrak ezkerrean eta Arranbaltzakoak eskuinean ditugularik, hemendik gailurrera igo diren milaka mendizaleek egindako edozein bidexkari jarraituko diogu. Hemendik Aldamiñospe mendi-lepora helduko gara.
Mendi-lepo belartsu honek Aldamin (gure ezkerretara) eta Gorbeagane (eskuinetara) banantzen ditu. Bertan dagoen euri-neurgailu berezira iritsi baino 100 metro lehenago eskuinetara bira egingo dugu larrean urak marraztutako arrastoari jarriki. Hemendik helduko gara gailurrera, aldapa gogor bat igo ondoren.



-13:00

9- Azkenik, iritsi da Gorbeia igotzen duen orok hainbeste itxaroten duen unea. 18 metroko Gurutzearen azpian Begoñako Ama Birjinaren irudia dago eta haren ondoan mendi postontzi bat eta orientazio-mahai bat. Eguna garbia badago alde guztietatik agertzen zaizkigun mendiak identifikatzen saia gaitezke. Baina, baliteke azkar jaitsi behar izatea Araba eta Bizkaiko teilatu honetan maiz hotz eta haizetsu egiten baitu (baita abuztuan ere).

Mendi tontorreraino zuzenean iristea 2h gutxi gorabehera eramaten ditu. Guk, ordea, ingurua hobeto ezagutzearren bueltatxo txiki bat eman dugu ibilbidearen iraupena 1h 30min igo delarik.



-15:00

Behin goikaldean otarteko pare bat jango ditugunean, beherako bidea hasi egin beharko dugu. Horretarako igo dugun bide berdina hartuko dugu (kasu honetan inolako desbideraketarik egingo ez dugularik) eta Pagomakurrera itzuli egingo gara, bertako aparkalekuan kotxea hartuta etxera bueltatuz.

-17:30

Egun hau, beraz, gaueko 9-ak baino lehen bukatu egingo dugu. Hala ere, behin menditik jaisten garenean leher eginda egongo garela suposatuz, inguruko herriren bat bisitatzeko gogoak nahiko eskasak izango dira.


sábado, 27 de octubre de 2012

PLENTZIA-GORLIZ-ARMINTZA EZAGUTUZ

Gure hurrengo geltokia Bizkaiko kostaldean egongo da berriz ere, aurretik ikusi ditugun Sopelanako kostaldea eta Bakio herriaren artean kokatzen diren Plentzia, Gorliz eta Armintza herriak hain zuzen ere. Herri hauek, Bakio-rekin gertatzen den bezala, neguan zehar biztanleria gutxikoak dira, bertan oso jende gutxi bizi delarik. Hala ere, udako hilabeteak ailegatzen direnean gehien bat Bilbon bizi diren pertsona asko bertara joaten dira hondartzaren bila.



Plentzia Bizkaiko udalerria da, Bizkaiko Uribe-Kosta eskualdean , Bilbotik 25 bat km-tara kokatuta dagoena. Plentzia herria Butroi ibaiaren alboan kokatu egin zen XIII.mende inguruan, Don Diego Lopez Harokoak, Bizkaiko jaunak, fundatu egin zuenean.

Hirigune historikoa ibaiak berak eta elizak, Butroetarren dorreak eta merkatuaren plaza dauden guneak mugatzen dute (eremu lau hori izan zen mendeetan zehar hiriaren gune nagusia). Gaur egun ere gune hau Plentziako bizitza handieneko espazioa izaten jarraitzen du, portuarekin batera eremu oso erakargarria sortuz.

Portu hau  Gaztelako merkantzien garraioan giltzarri izateko eraiki egin zen bere garaian. Hala ere, 1780tik gaur arte itsasontzien matrikulazioa asko jaitsi da, itsasadarrean sortzen ziren hondar-bankuak zirela-eta; izan ere, sarrera itxi egiten zuten eta itsasontziek ez zuten igarotzerik bertan geratu nahi ez bazuten. Gaur egun, Astillero plaza, Butroe itsasadarraren sedimentuen gainean eraikia da, garai batean itsasontziak eraikitzen ziren lekua gogorarazten duen bakarra.



-9:00

Guk gure bisitaldia Plentziako Jai Alai frontoitik(1) hasi egingo dugu, zein herriko hiribilduaren bazter batean kokatu egiten da, herria eta metro geltokia konektatuko dituen zubi zuriaren(2) alboan hain zuzen ere.

Zubi hau Javier Manterola-k eraiki egin zuen 1991.urtean. Bere kolore zuriak kontraste handia izango du ibaiko ur eta inguruko naturarekin, eta horrek garrantzia handia emango dio. Gaur egun herriaren sinbolo bat bihurtu egin da, eta Plentzia herriaren bi parteak lotzeko ezinbesteko elementuan bilakatu egin da.


Plentziako jai alai


Plentziako zubi zuria


Behin eraikin hauek ikusi ditugula, ibai alboko pasealekutik jarraitu egingo dugu, tartean hiribilduaren kaleetatik sartuko garelarik, herriaren mamia ezagutarazteko.
Gune honetan Santa Maria Magdalena eliza(3) kokatu egiten da. Eliz honen gauzarik aipagarriena bere dorre-kanpalekua izango da, zein funtzio erlijiosoaz aparte garaian babes elementu bezala ere erabili egiten zen. Eraikinak 3 nabeetan banatu egiten da, erdikoa, nagusia izanik, albokoak baino tamaina handiagoa duelarik.


Santa Maria Magdalena eliza
Hiribildutik bueltaren bat eman dugunean, Plentziako plaza nagusira joango gara, Astillero plazara(4) hain zuzen ere, non udaletxea kokatu egiten den. Hauxe, garai batean itsasontziak eraikitzeko espazio bat izan zen, baina XVIII.mende bukaerara espazio publiko batean bilakatu egin zen.


Astillero plaza
Plaza honetan ere hotel Palas famatua kokatu egiten da, nahiz eta zenbait urte aurrerago itxi egin zuten gaur egun oraindik ere inolako erabilerarik aurkitu ez diotelarik.

Astillero plaza behin utzita, pixkanaka-pixkanaka ibai ondoko pasealekutik jarraituz portu ingurura(5) ailegatu egingo gara. Hauxe ez da inoiz arrantza munduko erreferentzi portu bat izan, nahiz eta horretarako izan zen eraikia.
Gaur egun portuan dauden itsasontzi gehienak aisialdirako erabili egiten dira.


Portua

Portu igaro bezain laster hondartzarako bidean egongo gara Kai Eder (6) izeneko klub ondotik pasatzen dugun bitartean. Hondartzaren pasealekuan bertan, tabernetaz aparte, Arkote arraun taldearen egoitza aurkitzen da, baita bisitagarria den itsasoaren museoa ere.

Plentzia herriaren bukaera pasealekuaren erdira agertuko zaigun tanatoriora iritsita egongo da.
Bertan, Gorliz herria hasi egingo da.



 -10:30

Gorliz herriaren araktibo turistikorik nagusiena bere hondartza eta ondoan kokatu egiten den pinudia dugu, zeinek herria eta itsasoaren arteko muga naturala sortzen du.

Herri hau nahiz eta X.mendean sortutakoa izan, beti ere Plentziaren itzal azpian egon da, garrantzia txikiagoa izan duelarik. Honen arrazoi nagusiena kostaldetik pixkat banatuta egotea izan da.

Gorliz herrian bertan dagoen ondare kulturala nahiko eskasa da, bertan soilik elizaren plazan (1) kokatu egiten diren Santa Maria eliza eta udaletxea daudelarik.

Elizaren plazara iristeko kale herriko kale nagusitik gora, itsasbide izenekoa, egin beharko dugu hau bukatuko den arte. Bertan, esan bezala, elizaz aparte udaletxea eta herriko frontoia aurkitu ahal izango ditugu.


Elizaren plaza



Behin Gorliz herriko eraikinik esanguratsuenak ezagutu ditugula, aurretik aipatutako pinudia zeharkatuz hondartzako pasealekura ailegatuko gara, zeinek azken urteetan berrikuntza oso garrantzitsuak jaso ditu bertatik ibiltzeko leku paregabe batetan bihurtuz. Aipatzekoa da, pinudi hori udako hilabeteetan barbakoak egiteko leku oso aproposa dela, nahiz eta urtetik urtera horiek prestatzeko asmoaz doan jende kopurua handiagoa izan.


Gorlizko pinudia


Hondartzako pasealekua
 Pasealeku amaieran, Gorlizeko sanatoria (2) izango dugu. Hauxe bere fundazio egunetik 1919.urtean gaur egun arte hiltzeko zorian dauden gaixoak egoteko leku bat izan da, hasieran gehien bat tuberkuloisa zuten umeentzat bideratuta zegoelarik. Egungo egunetan, herriaren sinboloan bilakatu egin da.


Gorliz-eko sanatorioa

-12:15

Behin pasealekua bukatu dugularik, Astondotik hasten den Ermua mendiaren igoera hasiko dugu, non Azkorriagako fuertearen hondamenak, gorlizeko itsasargia baita kainoiak eta bunkerrak ikusiko ditugu.

1- Azkorriagako fuertearn hondamenak: Modu herrikoi batetan "el castillito roto" izenarekin ezaguna den hauxe, Uztrikotzek puntan kokatu egiten da. XVIII.mendean eraiki egin zen eta bere garaian bahia osoaren defentsarako funtzioak betetzen zituen.



2- Kainoiak eta bunkerrak: Gune hau tiro egiteko 4 postuz osatuta dago, amildegiaren paretan kokatzen direlarik eta tunelen bitartez lotuta daudenak. Azkenengo postua, itsasargiaren ondoan kokatzen da, 2 pisu dituelarik. Gaur egun oraindik ere kainoia bertan darai, ikutu egin daitekeelarik.

Hauek ere, Azkorriagako fuertea bezala bahia osoaren babeserako kokatu ziren bertan.




3- Itsasargia: Hauxe Billano lurmuturrean kokatu egiten da, Billano irlaren aurrean hain zuzen ere. 1990.urtean kokatu egin zen bertan, kostalde osoko ikuspegi bikainak bertatik izango ditugulako.




-15:00

Bazkaltzeko ordua iritsi zaigunean Gorliz-eko hondartzako pasealekuan dagoen hondartzape jatetxean egin dezakegu, kalitate-prezio oneko lekua delarik eta itsaso ondoan kokatuta egoteagatik leku oso lasaia delako.




-18:00

Bazkaldu ondoren, kotxea hartu eta Armintzara abiatuko gara. Hauxe Lemoiz herriaren kostaldeko auzo bat da, zein portu txiki baten inguruan sortu egiten den.

Lemoiz Bizkaiko iparraldean eta kostaldean dagoen udalerria da, Uribe Kosta eskualdean kokaturik dagoena. 1.000 biztanle inguru ditu eta udalerria hiru auzok osatzen du, Urizar herriburua delarik.
Udalerria osatzen duten hiru auzo historiko hauek udalerriaren ardatz naturala den errekaren goialde, erdialde eta behealdean daude, hurrenez hurren. Hegotarrena Andraka da, izen bereko errekaren iturburuaren alboan. Urizar udalerriaren erdialdean dago eta bertan dago udaletxea. Azkenik, Armintza kostaldean dago, errekaren bokale eta senaia baten alboan kokatuta.

Armintzan ondare kulturalei dagokionez aipatzeko eraikin bakarrak Santo Tomas eliza eta kultur etxea ditugu.
Santo Tomas eliz kontenporaneo hau, aintzinean zutik zegoen Santo Tomas baselizatik oso hurbil dago kokatuta. Hala ere, bere barrukaldean aintzinakoaren zenbait elementu aurkitu ahal izango ditugu.

Santo Tomas eliza
Kultur gunea portuaren gainean kokatu egiten da, arrantzaleen kofradiaren ondoan hain zuzen ere.
Portu hau arrantza portua bada ere gaur egun erabilera hori nahiko baztertuta dagoela esan beharko dugu, bertan kirol aktibitateak egiteko gehien bat erabiltzen delarik, baita aisialdirako itsasontziak bertan gordetzeko ere.

Armintzako portua
Portu inguru honetan zenbait taberna izango ditugu, gure egunari bukaera emateko pintxo eta pote pare batzuk hartzea gomendagarria izango litzatekeelarik.



martes, 23 de octubre de 2012

ORDUÑA ETA TXARLAZO MENDIA EZAGUTUZ

Gure irteera honetan Arabako mugan dagoen Orduña herria bisitatu egingo dugu, baita bere ondoan kokatu egiten den txarlazo mendia igoko dugu ere, hauxe, Gorbeia-rekin batera, Bizkaiko gailurrik enblematikoa delarik. Mendi hau, zehatz mehatz, Orduña eta Villalba de Losa (Burgos)-ren tarteko bidean aurkitzen da. Gailur honetan, tradizionala den postontziaz aparte, La Antigua-ko Birjinaren monumentua ikusi ahal izango dugu, zein 1904.urtean sortua izan zen. Bere altuera dela eta , 15m, mendiaren behekaldetik antzeman egiten da, guk bertara igotzeko bultzatu egiten digularik. Guk honetara goizean hurbildu egingo gara, arratsaldea, ostera, herria bisitatzeko utziz.

Txarlazo-aren ikuspegia mendi magaletik


-9:00

Txarlazo mendiaren igoera guk Orduña herritik bertatik egingo dugu, alternatiboak izan daitezkeen beste ibilbideak alde batera utziz.
Behin Orduña hirira iritsi garenean, gure kotxea bertan aparkatu egingo dugu eta Barroko estiloko La Antigua Santutegira abiatu egingo gara, zein hiri aldirietan kokatzen da. Eliza Zaharreko Andra Mariaren irudi gotikoa, 1639tik herriaren zaindari denarena, babesten da bertan. Tradizioak dioenez, masustondo baten gainean agertu zitzaion Andre Maria artzain bati. Gaur egungo santutegiak, 1782an inauguratu zenak, aurreko santutegi bat ordezkatu du, eta haren ojiba-portale gotikoa gorde da, Berpizkunde garaiko portalearen azpian.

Tenplu honen ezkerreko fatxadaren ondoan gure mendiko igoera hasi egingo da. Gomendagarria litzateke bertako norbaiti galdetzea, nahiz eta seinaleztatua egon, nahiko erraza izan delako bertan galtzea. Mendi gailurrera iristeak 2h inguru eramango digu.


-10:15

Behin Santutegiaren ezkerreko aldean gaudela, errepide baten alboko bidetik hasi beharko gara igotzen zeharkako bigarren errepide batera ailegatu arte. Behin errepide hau gurutzatuta eta kanpa zabaleko gune batera ailegatuko garenean mendiaren benetako igoera hasten dela esan dezakegu. Hala ere, lehenengo arrapala hauek nahiko leunak dira oraindik ere.
Bide honetatik jarraituz zeharkatu egin beharko dugu atetxo bat aurkitu egingo dugu.


Txarlazo-aren lehenengo aldapak eta hasierako atea
Jada gailurrera eramango gaituen bide zuzenean iango gara. Inguruko landaredia pixkanaka-pixkanaka eta gorantz jotzen dugun einean itxiagoa izango da, gure bidean itzalak sortaraziko dituztenak. Ikusiko ditugun zuhaitz gehienak pagoak izango dira, zeinek multzokatu egiten direnez pagadiak sortuko dituzte.
Ikusi ahal izango duzuenez bidea aldatuz doa, asfaltatutako bidea pixkanaka zig-zag handiko mendi bide batean bilakatu egin delarik.
Hemendik aurrera ez dugu inolako bigarren mailako biderik hartu behar. Gure zeregin bakarra izugarrizko ikuspegietaz gozatzea izango da.



Bide erdira goi-tentsioko dorre bat aurkitu egingo dugu, non bidea bitan banatu egingo da. Guk ezkerrera joko duena hartu egin beharko dugu, zein zuzen-zuzenean mendi gailurrera eramango gaitu.
Bestalde, aipatu beharrekoa da ere igoera osoan edagarria izango den ur puntu bakarra dagoela. Hauxe Goldetxo izenez ezagututako iturri oso ezaguna dugu, zeinek ur benetan freskagarria emango digu.

Behin iturritik igaro garelarik, arroken tarteko pasu batera ailegatuko gara, non pintura gorri batekin Txarlazo hitza idatzita agertzen den. Bertatik igarota mendi gailurreko lautadan La Antigua-ko Birjinak ongi etorria emango digu!

Goldetxo iturria

Arroken arteko pasoa
-12:30

Behin mendi gailurrean gaudelarik hamaiketakoa ateratzeko momentua iritsiko zaigu, bertatik izango ditugun ikuspegietaz disfrutatzen dugun bitartean.



Jaitsiera igo garen leku beretik egingo dugu, Orduña hiria zuzen-zuzenean helduko garelarik.

-15:30

Bazkaltzeko ordua iritsi zaigularik, zein jatetxera hurbilduko garen aukeratzea batzuetan zaila izaten denez, nik aurreko sarreretan egin dudan moduan ezagutzen ditudanen artean gehien gustatzen zaizkidanak gomendatujo dizkizuet:

1- Aduana jatetxea. Denboraldiko produktu lokala erabili egiten ditu, non karta, eguneko menua, aurretik eskatutako menua...etab aukera desberdinak eskeiniko dizkigu.

2- Romulo jatetxea. Sukalde tradizionala, bertako produktuak erabilita. Karta, eguneko menua, umeentzako menua, tapak, pintxoak... eskeiniko dizkigu.

-18:00

Behin gure sabelak bete ditugula, Orduña hiriaren bazterrak ezagutzeko ordua iritsi zaigu.
Urduña 1229. urtean sortu zen hiribildu bezala, Bizkaiko jaurerriaren seigarren Jauna zen Lope Diaz de Harok hiri-gutuna eman zionean. Gaztelako Erresuman ekoizten zen artilea hiribildu honetatik garraiatzen zuten Ipar Europarako bidean. Hori dela eta, Enrike IV.ak Bizkaiko Jaurerriko hiri izendapena eman zion, Bizkaian izendapen hori daukan udalerria delarik.

Orduñako hiriaren alde historikoak kultur ondasun izaera du, Eusko Jaurlaritzaren dekretu batek dioenez, eta 1997an multzo historiko-monumental izaera hartu zuen. Gaur egun izendapen hori hedatzeko prozesua zabalduta dago. Bizkaiko Erdi Aroko alde historiko handiena da, eta bere harresien hondarren artean monumentu erlijioso eta zibil ugari ditu, Bizkaiko ondarearen barnean izugarrizko balioa dutenak.

1- Gotorlekua eta harresiak: Oinplano laukizuzena duen eraikina da, eta 1.500 metro karratu baino gehiagoko azalera du barrualdean. Hiriguneko esparruetara sartzeko zazpi ate zituen, eta horietatik bat gorde da: Ate Iluna, udaletxeari lotuta dagoena.



2- Santa Maria eliza: Eliza-goterleku izaerako tenplua da, hiriko harresiarekin defentsarako multzo modura baitago osatuta. Absidearen eta burualdearen kanpoaldean erronda egiteko ibilbide bat du. Euskal estilo gotiko zorrotzeko tenplu hau eraikin handia da, eta zatirik handiena XV. Mendean egin zen, hiru nabe eta balio handiko kapelak ditu.




3- Ortes Belasko Jauregia: Berpizkunde garaiko jauregia da, izaera militarrekoa. XVI. mendearen amaiera aldera, jauregiaren atzeko aldea handitu egin zen eta zati berri bat erantsi zitzaion, atari eta guzti.

4- Mimenza jauregia: Bizkaian jauregi izaera hartu zuen lehenengoetarikoa da, oinplano erretangeluarra du, eta Pizkunde garaiko ataripea du behe solairuan.

5- Belasko jauregia: Eraikin handia da, Burgos kaleak eta Gasteizko errepideak bat egiten duten tokian kokatua. Garai batean hirira sartzeko beste ate bat zegoen hor. Hasierako harresiaren zati bat bereganatu zuen.
Ortes Belasko jauregia


Mimenza jauregia
6- Foru plaza: Ia hiribildua sortu zeneko plaza hau, argi eta garbi, merkataritzarako sortutako gunea da; gune harrigarria, bai duen neurriagatik eta baita perimetro osoan zabaltzen diren arkupe eta ataripeengatik ere. Bi ezaugarri horiek ez dira oso ohikoak Bizkaiko gainerako hiribilduetan, eta hainbat garaitako eraikinen aniztasunari halako batasun bat ematen diote.



7- Familia Santuaren eliza:  Foru kaleak eta Burgos kaleak osatzen duten angeluan dago. Jesuiten tenpluek izan ohi duten handitasuna erakusten duen eraikina da. Interes haundiko erretaulak dituen eraikin barrokoa da.



8- Aduana: Foru Plazaren mendebaldeko zatian dagoen eraikin neoklasikoa da; oinplano laukizuzena, barrualdeko patioa, zirkulazio gurutzatua eta hiru solairu ditu. Manuel Carrera arkitekto gipuzkoarrak egin zuen 1787tik 1792ra bitartean, Karlos III.aren eta Karlos IV.aren erreinaldietan.

Zerga zereginetarako sortutako etxe hau hainbat zereginetarako erabili izan da, barrualdeko aduanak desagertu zirenetik: kuartela izan zen garai batean, eskola gero… Gaur egun berritu egin da eta hotel-bainuetxea egin da bertan. Hemen barruan kokatzen da aurretik aipatutako Aduana jatetxea.


sábado, 20 de octubre de 2012

ELANTXOBE-LEKEITIO-ONDARROA EZAGUTUZ

Gure kostaldeko herriekin jarraituz, Elantxobe, Lekeitio eta Ondarroa herriak ezagutuko ditugu, honen bitartez gure kostalde osoa ezagutu egingo dugularik, Gipuzkoako mugaraino ailegatuz.

-9:00

Elantxobe herri benetan txikia dugu (500 biztanle baino ez dtu), Busturialdea eskualdearen barne dagoena. Herria Ogoño mendiaren makalean kokatu egiten da eta erliebe oso malkartsua du, hauxe  bere ezaugarri eta bitxikeriarik nagusiena delarik. Datu moduan, herriaren goiko puntutik itsas mailara iritsi arte 150m-ko jauzia dago.

Ogoño haitzaren magalean kokaturik egoteak herriko arkitektura eta herria bera bereizten ditu beste guztietatik. Herrigunea aldapan gora altxatzen da, txoko eder asko sortuz, Kale Nagusiko etxeak dira horren lekuko; denak daude portura begira.

Ondareari dagokionez, Kale Nagusiko eraikin neoklasikoak aipatu behar dira eta hauen artean udaletxearen jauregia nabarmentzen da, Tore Nagusia etxea. Honetaz aparte, Elantxoben dagoen zabalgune bakarraren gainean, arrantzaleen etxez inguraturik talaian San Nikolas de Bari eliza aurkitzen da, zein1803. urtean eraiki zen itsasgizonen kofradiaren kontura.

Etxebizitza neoklasikoak
 
San Nikolas de Bari eliza

 Aipatzekoa da ere bertan aurkitzen den gauza bitxia benetan: Autobusak bira emateko sistema hain zuzen ere. Hain estua da kalea non plataforma giratorio baten bitartez hauei buelta ematen zaien. Hauxe herriaren goikaldean dago kokatuta, bertara iritsiko garenean ikusi egingo dugularik.

-9:45

Behin herriko kaleetatik jaitsi egin dugula, tartean ondare kulturalak ikusi ditugula, herriko portura helduko gara.  Hauxe oraindik ere ia-ia bere osotasunean arrantzarako soilik erabili egiten da.

Portu gune honetan hain ezagunak diren Madalenako jaiak ospatu egiten dira urtero, milaka pertsonak bertara hurbiltarzten dituztenak.



-10:30

Berriz ere herriaren hasierara igo egiten dugunean, bertan dauden Ogoño makaleko begiratokietara abiatu egingo gara, bertako ikuspegietaz gozatzeko. Bertatik Gipuzkoako kostaldea ikustea ere erraza izaten da egun eguzkitsuetan.


Herri honekin amaitzeko aurretik azaldutako autobusei bira emateko sistema erakutsiko duen bideo pare bat utziko ditut. Horietako bat The Uski's taldeak bertan egindako bideoklip bat da.





-12:00

Elantxobe herria ezagutu ostean, Ekialderantz joko dugu Lekeitiora iritsiko garen arte.

Lekeitio Bizkaiko kostaldeko udalerri euskalduna da, Lea-Artibai eskualdean kokatuta dagoena. Herria historikoki arrantzaren munduarekin lotuta egon da, baina XX.mendean zehar gauzak ladatu egin ziren, Lekeitio Bizkaitar askoren opor-toki bilakatu egin zelako, udan bere populazioa hirukoiztu edota laukoiztu egiten delarik. Horrela Lekeitioko jarduera ekonomiko nagusia zen arrantzari turismoa eta zerbitzuak batu zaizkio. Datu bezala, Lekeition Eskaltzaindiaren sortzailea eta lehenengo euskaltzainburua dugun Resurrecion Maria Azkue jaio egin zen. Honetara, itsasbehera dagoenean
 ia-ia oinez ailegatu daiteke.



Herriaren izaera aurretik ikusitako Bermeo, Mundaka baita Elantxobe-koaren nahiko parekoa da, bertan arrantzaren usaina kale guztietan antzeman daitekeelarik, modu metaforiko batetan hitz eginez noski. Hala ere, hondartzak edukitzeagatik turismo gehiago bereganatu egin du. Hauetako bi daude Lekeition. Lehenengo Isuntza izenekoa, portu ondoan kokatzen dena. Bigarrena, ostera, nahiz eta Mendexa-ko eskualdeari dagokio, herritik oso gertu dago, bertara jende gehiena hurbildu egiten delarik. Bi hondart hauen artean San Nikolas irla kokatu egiten da.


San Nikolas irla Isuntza hondartzatik ikusita

 Lekeitio, aipatutako hondartzetaz eta arrantza giroaz aparte, baditu ikustekoak diren hainbat ondare kultural ere, zeinek Erdi aroko itxura oraindik ere mantendu egiten duen Alde Zaharrean kokatu egiten diren, hauetatik nagusienak hurrengoak izanik:

1- Abaroa Jauregia: Abaroa Jauregia, Agustindar Errekoletoen Komentu zaharra, 1891an Lekeition (Bizkaia) eraikitako jauregi dotorea da. Frantziako Bigarren Inperioko eraikina A. Feiner arkitektoak diseinatu zuen Jose Maria Abaroarentzat. Egituratik aipagarriena arbelezko teilatuak, fatxadaren goikaldeko apaindurak, eta eta balkoi korrituak dira. 1940ko hamarkadaz geroztik, jauregia Agustindar Errekoletoen egoitza da, eta bertan dauden erlijiosoek euren beharrizanetara egokitu zuten jatorrizko eraikina. Gaur egun, eraikina hutsik dago, erabilpen berriak ikertzen ari diren bitartean.


 

2- Andre Maria Basilika: Hauxe Lekeition dagoen elizarik nagusiena da, XV.mendean eraikia izan zen eraikin gotikoa, Ama Birjinaren omenez eraikia. Barnean ikus daitekeen erretaula benetan izugarria da. Honen inguruan informazio gehiago jaso nahi izanez gero egizu klik bat hurrengo hiperesteka honetan:

Andra Maria basilikaren informazioa



 
 
 
3- Santa Katalina itsasargia: Honetara hurbiltaraztea nahikoa denbora kendu egingo digu. Hala ere hauxe bisitatzeko nahia izanez gero 2010. urteko berrinaugurazioaz geroztik barnekaldetik ikustea posiblea izango da. Geroztik Euskal Herrian bisitagarria den lehenengo itsasargian bihurtu egin da.
Aipatzekoa da ere, bere alboan Santa Katalina baseliza ere kokatzen dela.
Bertatik izango dugun ikuspegia benetan zoragarria da, itsasoaren gainean gaudelaren sentsazioa edukiko dugularik.



4- Isuntza eta Egiguren otziolak: Hondartzatik hurbil, bi ontziola daude: Isuntza edo Egiguren Atxurra. Bi ontziola hauek, Lea ibaiaren ezkerraldeko hareatza batean daude, sarbide zaila dutelarik, Isuntza zubiaren ondoan eta Marierrota parean. Biak ibaiondoarekiko paraleloki daude eraikiak. Uretatik urrunen dagoena egun guztiz eraldatua dago.
Egungo ontziolak 1917an eraikiak dira, nahiz eta gune horretan ontziolen kokapenaren berri lehendik ere baden, orain artean nahiko eraldatuak izanik, garaiko argazkietan ikus daitekeenez.

5- Lekeitioko harresia: Hauxe 1334.urtean eraiki egin zen, Alfonso Iak hiribildu izendatu egin zuenean hain zuzen ere.  Gaur egun horma honen aztarnak bizirik diraute herriko zenbait puntutan. Harresiaren puntu batetan Dorre Zahar izeneko dorretxe bat ikus dezakegu. Hauxe Lekeitioko eraikinik zaharrena da.




Hauek dira berez galdu ezin izango ditugun Lekeitioko zenbait leku. Hala ere, badaude oso gomendagarriak diren beste eraikin gune ere, zeinak bazkaldu ostean bisitatu egingo ditugu.

-14:00

Bazkaltzeko, herri turistiko guztietan gertatzen den bezala leku ugari izango ditugu aukeratzeko. Nik, hala ere, ezagutzen ditudan pare bat aipatu egingo ditut, zeinen arraina prestatzeko modu benetan izugarria duten. Biak ere ia-ia portuan bertan kokatu egiten dira.

1. Kaia jatetxea: kaiajatetxea

2.Emperatriz Zita jatetxea.

-16:00

Bazkaldu ostean Lekeitiori azkenengo begirada bota egingo diogu, duen aberastasun arkitektonikoari dagokion azkenengo bazterrak bisitatuz.
Oraindik ere XVII. eta XVIII. mendeko etxeak gelditzen dira herrian, zaharberritutakoak noski. Betidanik entzun ahal izan dudanaren arabera, Ezpeleta, Azpiri, Beaskokalean eta beste kaleren batzuetan herri arkitekturaren adibide batzuk biziruan dute egun. Pena da argakietan eta ikusi ahal izan ditudan arrantzaleen etxe tradizionalak galduz joan direla eta gaur egun etxe horiek aldatuta daudenez, ez dugu horrelakorik erraz aurkitzen.

Aberastasun arkitektonkoaz gain, Lekeitiok eskultura eta pinturen arloetan badu zeresana. San Jose edo “Konpañia”ren elizaren ondoan, Basoalde kale sarreran eta ikastolan Miguel Muñoz eskultorearen lanak ikusi daitezke. Pintura arloari dagokionez, esan beharra dago kostako herri honetan margolari ospetsuak bizi izan direla, Julian de Tellaetxe, Angel Garabilla edo Julian Ibañez besteak beste.

Hala ere, ni gztea nahizenez eta,  Lekeitioko gauzarik onena zalantzarik gabe, lekittarrak eta bertoko ajiak dira, San Pedroak eta nola ez, San Antolinak eta bere antzar egun ospetsua. San Pedroak ekainaren bukaeran ospatzen dira, San Pedro eguna 29a da hain zuzen. Egun horretan San Pedroren prozesioa egiten da Elizatik porturaino kale guztietatik pasatuz, santuaren irudia portuan dagoen horma konka baten aurretik igarotzen denean.

Antzar jaietako momenturik ezagunena


 
-18:30

Ordu honen bitartean Bizkaiko kostaldeko azkenengo herria joango gara, Gipuzkoako muga markatu egingo duena hain zuzen ere: Ondarroa

Itsasoarekin ditu lotuta herriak lan-jarduera nagusiak. Arrantza portua Euskal Herriko kairik garrantzitsuena da gaur egun alturakori dagokionez. Arrain-kontserbak, ontzigintza eta ontzi-konponketa eta mantenimendua ere azpimarratzekoak dira. Horrez gain, Ondarroa inguruan eremu industrial berriak atondu dira, bertan enpresa berri asko ezarri direla.

Nahiz eta herriaren tamaina nahiko txikia izan, aipatu behar dugu bertan ondare kultural asko ikusteko daudela.

Ondarruko gunerik nagusiena, herri gehienetan gertatze den moduan Alde Zaharra da. Hauxe, Erdi Aroan sortutako trzatua da, gaur egun ere aintzinako egitura mantendu egiten duelarik. 1994. urtena Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, monumentu multzo kategoriarekin. Alde Zahar honetan, ikusteko lehenengo eraikina Andra Mari Gotiko berantiarreko eliza izan daiteke. Eliz hau 1462.urtean eraiki bazen ere, XVIII eta XIX. mendeetan zehar berrikuntza garrantzitsuak jasan izan behar izan zituen.
Eliz honen berresgarritasun nagusienak bere gainean kokatu egiten diren "kortxeleko mamuak" izenarekin ezagutzen diren estatuak dira, Erdi Aroko gorte bat irudikatzen dutelarik. Hauek alboan "leokadi" kokatzen da ere, zein kondairak esaten duen moduan, herriko Alde Zaharrean bizi zen andra bat zen, zein zigor baten ondorioz harri batean bilakatu zen.

 
 
Alde Zaharrean ere Likona dorretxea ikusteko dugu. Hauxe XV.mendean eraiki zuten, Euskal Herriko dorretxe tipikoa delarik. Ignazio Loiolakoaren familiarena izan zen, eta han jaio zen haren ama. Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, monumentu kategoriarekin, 1994an, aurretik aipatutako Andra Mari elizarekin batera.
Dorretxe honen datu eta erreferentzi gehiago nahi izatekotan, egin klik hurrengo link honetan:
likona dorretxea informazioa

 
 

Alde Zahar-eko eraikinekin bukatzeko Antiguako Ama eliza bisitatu egingo dugu. XII.mendeko eraikina da, Ondarroan eraiki egin zen lehena alegia, baina eraberritze handiak egin zizkioten 1750ean, eta XX. mendearen erdialdera gaur egungo kanpandorrea gehitu zioten.
Ama Mari eliz honi atxikia Ondarruko udaletxea aurkitu egiten da, zein XIX.mendean eraiki zen.

-20:00

Behin herriko barrukaldea ezagutu dugula, Artibai ibai aldera joko dugu bertan dauden 3 zubi nagusiak ezagutzeko, bakoitzak bere historia eta garaia duelarik.

- Zubi Zaharra: Erdi Aroan, Ondarroak zubi horretan pasabide saria kobratzeko eskubidea zuen. 1958ko uholdeak eraman zuen, eta berriz eraiki zuten, antzinakoaren moldeari jarraituz.

- Alfontso XIII.aren zaldain birakaria, Plaiko zubia edo Txakur-txiki zubia: oinezkoentzako zubi birakaria, 1927an eraikia. XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran egiten zen burdin arkitekturaren adibide polita da. Arrigorri hondartzarako bidea errazteko egin zuten.

- Itsas Aurre zubia: Santiago Calatravaren lana, burdinaz eta zementuz egina, estilo abangoardistakoa, 1995ean eraikia. Hauxe gaur egun herriaren sinbolo nagusienean bihurtu egin da.

 
Zubi zaharra
Zubi birakaria
 
Calatrava zubia

-21:00

Honen bitartez gure bisitaldiari amaiera emango diogu.
Hemendik aurrera, Bizkaiko kostaldea ikusitzat emango dugu, hurrengo irteeretan Barrukaldera joko dugularik.