miércoles, 17 de octubre de 2012

URDAIBAI EZAGUTUZ - BUSTURIALDEA

Gure hurrengo geltokia Urdaibai Biosfera erreserban egingo dugu. Hau kokatu egiten den lurraldeari Busturialdea deitu egiten zaio, 20 herriz osatuta dagoena. Guk egun honetan, paraje natural barne batean gaudelarik paraje natural eta herrialdeen bisitak tartekatu egingo ditugu, bidai aberasgarri bat beteko dugularik.

Urdaibaiko Biosferaren informazio gehiago hurrengo link-ean:
Urdaibai Biosfera


-9:00

Gure bidaia Kortezubi herrian hasi egingo dugu, Mundakako itsasadarraren Ekialdean geratu egiten dena. Bertan, herria ezagutu beharrean bere inguruko naturara jo egingo dugu, bertan batetik Santimamiñe-ko kobazuloak eta OMA basoa bisitatu beharko ditugularik.

Santimamiñe-ko kobazuloa:

Ereñozarre mendiaren hegoaldeko hegalean dago, eta Biosfera Erreserbaren barruko koben artetik balio etnografiko handiena daukana da. 1917. urtean topatu zuten, eta indusketak 1918 eta 1926 urteen artean egin ziren, Aranzadi-Barandiaran-Eguren taldeak zuzenduta. Geologia oso interesgarria da eta aztarnategi arkeologikoak kalitate handikoak dira. Baina horretaz gain, labar-margo ugari era badaude bertan, Magdalen arokoak, eta horietan historiaurreko fauna dago irudikatua. Horiek azpimarrako beharko genituzke: bisonteak, zaldiak, karpidoak, bobido bat, basurde bat, hartz ar bat eta orein buru bat. Guztira berrogeita hamar irudi inguru.
 
UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Santimamiñeko koba. Gaur egun, pinturen gela zein kobaren barruko garapen ikerkuntza beharretarako mugatuta daude, eta jendearentzako itxita, kontserbazioa bermatu ahal izateko. Horren lekuan interpretazio eremu bat zabaldu da eta Santimamiñeko ermitan kobako bisita birtual bat ikusi daiteke. Ez da kobazuloa bisitatzea bezalakoa, baina hala ere barruan ikus daitekeenaren idei bat egiteko nahiko interesgarria jarraitzen du izaten.


Santimamiñe-ko koba
OMA-ko baso margotua

1980ko hamarkadaren erdi inguruan egin zuen Agustin Ibarrola artista basauriarrak. Insignis pinuaren baso bat erabili nahi izan zuen oihal moduan, “baso margotua” obra originala egiteko.

Margoak arboletan daude eginda, esparru espazial desberdinetan dauden arboletan, eta bloke tematiko bakoitzari sakontasun eta mugimendu desberdinak eman zizkion.

Basoak bisitarien parte hartzea eskatzen du, bisitariak berak sortzen edo apurtzen dituelako eszenak, hartzen duen kokalekuaren arabera.

Obra honek hiru dimentsiotan egindako figurak dimentsio bakarreko oihal bihurtzen ditu, beti ere bisitaria leku egokian jartzen bada.

Basoak, gutxi gorabehera, 5 hektarea hartzen ditu eta Basobarri mendiaren iparraldeko hegalean dago, Omako nukleorako jaitsieran.



OMA-ko baso margotua

-12:00

Behin paraje natural honetaz gozatu handia hartu dugula, Busturialdeko herririk garrantzitsuenera joko dugu, Gernikara, historia handiko herrira hain zuzen ere.

Gernika-Lumo Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Busturialdean kokatua. Gernika izan da hainbat mendez Bizkaiko herrien batzarleku, eta gaur egun ere hantxe daude Bizkaiko Batzar Nagusiak. Izan ere, herri hartan dago Gernikako arbola, Gernikako haritza. Batzarretxea eta Gernikako haritza Euskal Herriaren kondairaren ikur biziak dira. Gaur egun, ekitaldi berezietarako erabiltzen den sinboloz betetako tokia da. Konparazio batera, Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariak eta Bizkaiko ahaldun nagusiak Gernikako haritzaren aurrean egiten diote zin karguari.
Espainiako Gerra Zibilaz geroztik, Gernika mundu osoan da ospetsua, Espainiako Bigarren Errepublikaren aurka matxinatutako faxisten zerbitzura ziharduen Kondor Legioak han egin baitzuen Gernikako bonbardaketa, 1937ko apirilaren 26an. Espainiar faxistek sarraskiaren ardura besteri leporatzen ahalegindu ziren: errepublikanoen erasoa izan zela zioten. Pablo Picasso margolariak, bere Gernika izeneko margolanarekin, sarraskiaren lazgarria mundu osoan zabaldu zuen, eta egia historikoa ezagutarazten lagundu.



Gernikako mapa interesdun guneekin




Gernikan hainbat eraikin-monumentu izango ditugu ikusteko:

1- XV.mende erdialdera eraikitako Santa Maria eliza. Eusko Gotikoko eredurik onena dugu hauxe.




2- Batzar Etxea eta Gernikako arbola. Gernikako arbola hauxe Gernikako Batzar Etxearen aurrean dagoen haritza da. Zuhaitz honek bai bizkaitarren eta bai euskaldunen askatasun tradizionala eta Euskal Foruak adierazten ditu.
Oraingo zuhaitza aurrekoaren ondorengoa da, 2005eko otsailaren 25ean landatua. Aurrekoa 1860an sartu zen zin egiteko tribunaren aurrealdean, baina 2004an hiltzat eman zuten. Bere ondorengoak diren zuhaitz ugari existitzen dira, munduan zehar daude banatuta.
Batzar Etxearen lorategian Haritz Zaharra deitutakoaren enborra dago, tenplu itxurako aterpe biribilean babestua. Ez da lehenengo Gernikako arbola, baina gure garaira iritsi den zaharrena bai.



3- Santa Klara konbentua eta eliza: Hauxe 1880. urtean eraiki egin zen, eta gaur egun bertan Santa Klara-ko monjak bizi dira bertan.

 
 
4- Europako herrien parkea: Bertan bi eskultura daude kokatuta. Lehena Eduardo Chillida-ren 1988.urtean egindako "gure aitaren etxea". Bigarrena Henry Moore-ena dugu, bere "War Helmets" izeneko kolekziotik 1991.urtean ekarritakoa.

 
 

5- Foruen plaza: Bertan Gernikako sortzailearen, Don Tello, estatua bat dago kokatuta. Honek 1336.urtean Gernikari hiribilduaren titulua eman zion, Lumotik independiente bihurtuz. Hala ere, 1882.urtean bi hauek berriz ere bateratu egin ziren Gernika-Lumo sortaraziz.



6- Bakearen museoa: Museo honen barnean 1937.urteko Apirilaren 26-ra eramango gaitu, Gernikak bonbardaketa jasan zuenean. Bertan aurkituko dugun argazkien esposaketak, momentu hori bizi izan zutenen testigantzekin batera, erakusketa honetara hurbiltzea derrigorrezkoa egiten du.

7- Astra fabrika: Hauxe bonbardaketa garaian militarren objektibo bezala definitu egin zen. Hala ere, eraikinak gaur egun oso-osorik jaraitzen du. Bertan langileek sortutako tunel antiaereo bat ere ikusi egin dezakegu.



8- Merkatuaren plaza: Gaur egun oraindik ere bizirik irauten duen Euskal Herriko merkatu tradizionalen arteko bakarrenetarikoa dugu hau. Bertan, astelehenetan zonaldeko produktuen salerosketa ematen da, gehien bat fama handikoak diren babarrun eta piperrak.



9- Errenteriako zubia: Hauxe, Astra fabrika bezala ere objektibo militarra izan zen 1937.urteko bonbardaketan, baina bizirik iraun zuen baita ere.

10- Jai Alai frontoia: Hauxe Secundino Suazo-k eraikitako frontoia dugu, gaur egun zesta puntan jokatzeko oraindik erabili egiten den  mundukorik handiena izanik. Bertan astelehenero partiduak jolastu egiten dira.




Hauek izango dira Gernikan ikusi egingo ditugunak. Hala ere, bazkaldu aurretik guztiak ikustea nahiko zaila egingo zaigu. Hori dela eta, bisitaren erdialdera geldiune bat egingo dugu geure sabelean Gernikako babarrun platerkada bat sartzeko.
Hauek jateko leku pila izango ditugu, bertako jaki tipikoa delako. Hala ere, lekuren bat aipatzekotan nik Omago edo Katxi Morga jatetxeak gomendatuko nituzke, bata zein bestean ederki bazkaldu egiten delarik prezio egoki bat ordainduz.

-18:00

Gernika alde batera utzita, kostaldera abiatuko gara, Urdaibai Biosferaren barruan sartuz. Horretarako Sukarrieta herrira hurbildu egingo gara, ez herria bera ikusteko, baizik eta ingurugiroaz gozatzeko. Bertatik Txatxarramendi irla ikusi ahal izango dugu, bere atzekaldean, Mundakako itsasadarra eta Kantauri itsasoaren arteko lotura ikusiko dugularik.
Gure aurrekaldean ere Laida hondartza ikusi egingo dugu. Aipatzekoa da mareek gune honetan influentzia handia dutela, eta behekaldean edo goikaldean dauden heinean, gure ikuspegia asko aldatu egingo da.
Sukarrietan, datu moduan soilik, Bizkaiko umeentzako udako koloniarik ezagunenak kokatu egiten dira, eraikina hainbat lekuetatik ikus daitekeelarik.

Txatxarramendi irla
 
Urdaibai itsasbehera

Eremu honetatik ere Bird Center-a kokatu egiten da, zeinean inguru horretan bizi diren animaliak ikusteko hainabt begiratoki daude. Horietara hurbiltzea gomendagarri izan daiteke, egun egokietan hainbat animali tipo desberdin ikusten direlako.

-20:00

Gure bisitaldiarekin amaitzeko, Mundaka herrira joango gara, zein surfaren munduagatik dugu ezaguna, bere ezkerretarako olatuak munduko onenak direlako. Bertan arrantza tradizioa eta surf giroa nahastu egiten dira, nahiko bitxia izanik.

Herriaren tamaina nahiko txikia delarik, lehenik eta behin bere kaleetatik zenbait buelta eman ostean, bere portu ingurura hurbildu egingo gara, non itsasorako ikuspegi izugarriak izango ditugu. Gainera, bertatik ere surflariak ikusteko aukera izaten da, eta benetan egun gehienetan olatu izugarriak ikustea nahiko erraza izaten da. Datu moduan, hainbat aldiz surfeko munduko txapeleketaren Billabong probak hemen egin izan dira.



-21:00

Beraz, erabat ikusgarria izan den egun honi bukaera emateko ordua iritsi egin zaigu. Hemendik aurrera Urdaibai ingurura askotan hurbilduko zaretelaren ziur nago, hain gertu dugun izugarrizko paraje hau desaprobetxatu ezin delako.


No hay comentarios:

Publicar un comentario