miércoles, 10 de octubre de 2012

SANTURTZI-PORTUGALETE-GETXO-SOPELANA EZAGUTUZ

Gure hurrengo geltokia Bilbo-tik oso gertu dauden zenbait herrietan egingo dugu. Hauxe Nerbioi ibaiaren ezkerreko itsasertzean kokatuta dauden Santurtzi(1) eta Portugaletetik(2) hasiko dugu, ondoren, ibaiaz bestalde dauden Getxo herria(3) eta Sopelana-ko hondartzak(4) bisitatuko ditugularik.

 
 
 
 
-9:00

Esan bezala gure ibilbidea oso ezaguna dugun, izenaz behintzat, Santurtzitik hasi egingo dugu.
Santurtzi historikoki arrantza herri bat izan da, bertan Bizkaiko porturik handiena kokatu egiten delarik. Hemengo bizitzak betidanik itsasoarekin lotura estua izan du, gaur egun oraindik ere mantendu egiten duelarik; bai arrantza lanetan, bai gastronomian, baita herriko festetan ere.

Beraz, tradizioak agintzen duen moduan gure bisita Santurtziko portutik hasi egingo dugu, pasealekuaren amaieran hain zuzen ere, honetatik abiatuz eta portu eta itsasoaren ikuspegiak ditugularik herriaren hiriburura iritsiko gara.




Santurtziko portua


 
Behin herriko erdialdera iritsi garela, hainbat gauza ikusi ahal izango ditugu. Haien artean aipagarrienak Oriol jauregia, dorretxea, arrantzaleen kofradia eta San Jorge eliza izango dira.

Hala ere, herri hau zerbaitengatik ezaguna bada, bertan arrantzatu eta prestatu egiten diren sardinengatik izango da. Hori dela eta, derrigorrezkoa izango dugu batetik hauek portu inguruan dauden tabernetan dastatzea (hauxe geroago bazkaltzeko bueltatuko garenean jango ditugu), baita "La Sardinera"-ren monumentua ikustea ere.

Oriol jauregia

Santurtziko Dorretxea

San Jorge eliza

"La Sardinera"-ren monumentua


-10:00

Santurtzi herriaren pare-parean Portugalete egongo da kokatuta. Hauxe izango da gure hurrengo helmuga.

Portugalete, Santurtzi herria ez bezela, herri industriala izan zen XIX.mendeaz geroztik, bertan bizi ziren gehienak inguruko fabriketan lan egiten zuten pertsonak zirelarik. Hala ere, nahiz eta herri industrial bat bezala kalifikatu ahal dugularik izugarrizko ondare historikoak aurki daitezke bertan.

Gure bisitaldia hirigunetik hasi egingo dugu kasu honetan, pixkanaka-pixkanaka Nerbioi ibai aldera iritsi egingo garelarik, bertan Gizatearen ondare den Zubi Esekia aurkitzen delarik, ondoren beste itsasertzera gurutzatzeko erabiliko duguna.

Portugaleten, zubia alde batera utziz, Santa Maria basilika izango da eraikinik garrantzitsuena, bere kokapenagatik herrialde osoa kontrolatzen duela esan dezakegularik. Hauxe Kasko historikoan kokatu egiten da. Hemen, hau osatuko duten kale bitxiez aparte Bustamante Etxea izango dugu ere, 1910.urtean bukatu egin zena non bere fatxadan Katalan modernismoaren aztarnak auki ditzazkegu. Honen parean, tartean plaza bat sortu egiten delarik udaletxea ere izango dugu.

Santa Maria basilika

Bustamante etxea eta udaletxea


Hemendik oso gertu, Santa Maria kalean hain zuzen ere, Salazar dorrea kokatzen da. Hauxe aintzinean herria inguratzen zuen hormaren azkenengo aztarna izango dugu, Portugaleten dagoen eraikinik zaharrena delarik.

Salazar dorrea

Dorre hau ikusi ostean, ibai aldera joango gara. Bertan Mareometro bat kokatu egiten da. Hauxe mareen igoerak eta behealdiak kontrolatzeko aintzinean erabiltzen zen elementua dugu, Nerbioi ibaiatik itsasontziak pasatu ahal ziren edo zen kontrolatzeko hain zuzen ere. Bere kokapena 1883.urtean egin bazen ere oraindik ere funtzionatu egiten du.



Mareometroa

Behin ibai ondoko pasealekuan gaudela, mundu osoan ezaguna den zubira gerturatzeko garaia iritsiko zaigu. Zubi Esekia izenez ezagutzen den obra zibil ikaragarri hau 1893ko uztailaren 28an zabaldu zen, eta Portugalete Getxorekin lotzen du Ibaiadarraren eskuinaldean. UNESCOk Gizadiaren Ondare izendatua izan zen 2006.urtean. Arkitektoa Alberto Palacio izan zen, ibaiadarraren bi ertzak itsasontzien joan-etorriei trabarik egin gabe elkartzeko konponbide bat eskatu zitzaiolarik.

Zubi Zintzilikaria, Burdinaren Arkitekturaren erakusgarria, obra iraultzailea izan zen bere garaian. Munduko lehena izan zen berak dituen ezaugarriak dituena, eta martxan jarraitzen duen bakarra da. 160 metro luze da, eta luzera hori, alde bakoitzean, ia 61 metro luze diren torre banatan bermatzen da. Gerra Zibilean, 1937an, zeharraga ibaira erori zen eztanda eginarazi ondoren, eta zubia ezin erabilirik geratu zen, 1941ean berregin zen arte.

Zubi esekia


-11:00

Behin Nerbioi ibai ezkerraldeko itsasertzeko herririk nagusienak ezagutu ditugula, hauxe zeharkatzeko ordua helduko zaigu. Hau bi modutara egin dezakegu:

1-Zubi esekiaren bitartez
2-Txinbito izeneko txalupa baten bitartez.

Nire gomendioa, eguraldia egokia bada behintzat, bigarrena aukeratzea izango litzateke, batetik xarma handiagoa duelako, eta bestetik, bertan zoazen bitartean zubiaren ikaragarritasuna antzeman dezakezulako.

Gurutzatu egiten dugunean Getxo-ra ailegatu egingo gara. Hauxe, Barakaldo-rekin batera Bizkaian biztanle gehien izango duen herria da, 80.000 bat dituelarik.
Getxo herria 4 auzoetan banatu egiten da, haien arteko diferentziak nahiko nabariak direlarik. Hauek Areeta, Erromo, Neguri eta Algorta dira. Guk hauetatik hiru ikusi egingo ditugu soilik, Erromo auzoak interes gehiegirik ez duelako.



1-Areeta auzoa: Justu Portugalete-ren aurrean kokatu egiten den auzoa dugu. Auzo hau XIX.mendean sortuz joan zen, leku askotako burgesak bertan euren Udarako etxebizitzak kokatzen hasi zirelarik.
Auzo honetako gauzarik aipagarrienak bertan kokatzen den San Jose basilika eta itsas ondoan sortu egiten den pasealekua ditugu, bertan kokatzen diren etxeak benetan ikusgarriak direlarik.
Pasealeku honen bukaeran Neguri auzoa hasiko.

Pasealekua


 
-12:00

2-Neguri auzoa: Auzo hau, Areeta auzoa bezala, nobleen udarako etxebizitzez sortua izan zen bere garaian. Gaur egun ere, bertan bizi diren gehienak dirudunak izango dira, zonalde hau gune nahiko elitista izaten jarraituko duelarik.
Hemendik bueltatxo bat eman ondoren, Getxo-ko kirol portura abiatuko gara, bertara iritsi aurretik Lezama-Legizamon arkitektoak garaian eraikitako zenbait etxebizitza ikusgarri ikusiko ditugularik (nire ustez inguruan dauden izugarrienak, bai tamaina baita itxuragatik). Bertan ere Getxo-ko itsasargia kokatu egiten da.
Kirol portuan taberna ugari izango ditugu. Hala ere gomendio moduan zerbait hartzeko pixka bat itxaron ezazue, Portu Zaharrera helduko zareten arte.
Nahi izanez gero bertan ere Akuario txikitxo bat kokatzen da, gehien bat Euskal Herriko kostaldean ikus daitezkeen arrainetan oinarritu egiten dena.

Lezama-legizamon etxebizitza


Getxoko itsasargia


Bertatik Ereaga hondartza ondoko pasealekuaren bitartez, aurretik aipatutako Portu Zaharrera ailegatuko gara. Gune hori aintzinean arrantzarako portua bezala erabili egiten zen, gainean arrantzaleen etxebizitzez osatuta dagoen auzo txiki bat sortu zutelarik. Gaur egun guneak ez dauka erabilera argirik, baina bertan dauden eskailera monumentaletatik igotzen goazela, auzoan barneratu egingo gara, gure burua XIX.mende amaieran murgilduko dugularik.

Gune honetan hainbat taberna desberdin aurkituko ditugu, non pintxo ikusgarriak probatu ahal izango ditugu, bertatik ikuspegi izugarritaz disfrutatzen dugun bitartean.



-13:30


3-Algorta auzoa: Eskailera guztiak igo ostean, Algorta auzora ailegatu egingo gara. Auzo hau hiri bat bezala funtzionatu egiten du, aurrekoak baino bizitza handiagoa duelarik.
Algorta auzoa Getxo-ri sorrera eman ziona dugu, bertan dagoen Andra Mari eliza(1) eraiki egin zen lehenengo eraikina izan zelarik.  Hala ere, honen kokapena gure puntutik nahiko urrun dagoenez, bukaeraraino utzi egingo dugu. Aurretik San Nikolas plazara joango gara, Algorta-ko zentrua bezala kontzideratuta dagoelarik. Ondoren, Iparraldera abiatuko gara, Aixerrota auzora hain zuzen ere. Bertan, bukaeran, Arrigunaga hondartza izango dugu, aurretik ikusitako Ereagarekin batera Getxo-ko hondartzarik nagusiena. Bertan, gure goizeko bidaiari eman aurretik, itsasoaren gainetik doan La Galea pasealekua hartuko dugu bertan kokatzen den errotara(2) iritsi arte. Behin hau ikusita, hortik oso gertu dagoen aurretik aipatutako Andra Mari eliza bisitatu egingo dugu.


Andra Mari eliza

Aixerrota-ko errota

-15:00

Honez gero gure goizeko ibilaldia bukatutzat eman dezakegularik, Bidezabal geltokian metroa hartu eta berriz ere Santurtzi-ra zuzenduko gara, bertan sardina gozo-gozo batzuk dastatu ahal izateko.
Arrastian bertan aparkatu egin dugun kotxea hartu eta Sopelana-ko kostaldera abiatuko gara.

-17:30

Arratsaldeko plana, goizekoa nahiko neketsua izan dela kontutan izanda, pixkat erlaxatuagoa izango da, gehiegi ibili egin behar ez dugulako. Hurrengo orduetan Azkorri-Barinatxe eta
Atxabiribil hondartzak lotu egiten dituen itsas ondoko ibilbidea egitea izango da. Horretarako, kotxea Azkorri hondartzaren aparkalekuan lagako dugu, gero aipatutako pasealekuaren bitartez Barinatxe hondartza goikaldetik ikusiko dugu, eta bukaeran, begiratoki batera iritsita Atxabiribil hondartza ikusiko dugu. Oso arrunta izaten da gune honetan surflari pila ikustea.
Surfas aparte badago beste aktibitate bat Sopelana inguru honetan arrakasta handia duenak: parapentea!


pasealekuko ikuspegiak


Ondoren, berriz ere buelta emango beharko dugu kotxea berriz ere hartzeko.

-19:30

Behin kotxea hartu dugularik, aurretik ikusitako Atxabiribil hondartzaren bukaeraraino joango gara, "El Peñón" izeneko zonalde batera hain zuzen ere. Bertan surf giroko taberna ugari aurkitzen dira, edari, janari eta musika ederrarekin, aurrean izango dugun ikuspegi ikusgarriekin batera nahasketa perfekto bat sortuarziz. Bertan lasai lasai egon ostean egunari bukaera emateko iluntze benetan ederra ikusteko aukera izango dugu.

Iluntzea "El Peñón"-etik ikusita

No hay comentarios:

Publicar un comentario