sábado, 27 de octubre de 2012

PLENTZIA-GORLIZ-ARMINTZA EZAGUTUZ

Gure hurrengo geltokia Bizkaiko kostaldean egongo da berriz ere, aurretik ikusi ditugun Sopelanako kostaldea eta Bakio herriaren artean kokatzen diren Plentzia, Gorliz eta Armintza herriak hain zuzen ere. Herri hauek, Bakio-rekin gertatzen den bezala, neguan zehar biztanleria gutxikoak dira, bertan oso jende gutxi bizi delarik. Hala ere, udako hilabeteak ailegatzen direnean gehien bat Bilbon bizi diren pertsona asko bertara joaten dira hondartzaren bila.



Plentzia Bizkaiko udalerria da, Bizkaiko Uribe-Kosta eskualdean , Bilbotik 25 bat km-tara kokatuta dagoena. Plentzia herria Butroi ibaiaren alboan kokatu egin zen XIII.mende inguruan, Don Diego Lopez Harokoak, Bizkaiko jaunak, fundatu egin zuenean.

Hirigune historikoa ibaiak berak eta elizak, Butroetarren dorreak eta merkatuaren plaza dauden guneak mugatzen dute (eremu lau hori izan zen mendeetan zehar hiriaren gune nagusia). Gaur egun ere gune hau Plentziako bizitza handieneko espazioa izaten jarraitzen du, portuarekin batera eremu oso erakargarria sortuz.

Portu hau  Gaztelako merkantzien garraioan giltzarri izateko eraiki egin zen bere garaian. Hala ere, 1780tik gaur arte itsasontzien matrikulazioa asko jaitsi da, itsasadarrean sortzen ziren hondar-bankuak zirela-eta; izan ere, sarrera itxi egiten zuten eta itsasontziek ez zuten igarotzerik bertan geratu nahi ez bazuten. Gaur egun, Astillero plaza, Butroe itsasadarraren sedimentuen gainean eraikia da, garai batean itsasontziak eraikitzen ziren lekua gogorarazten duen bakarra.



-9:00

Guk gure bisitaldia Plentziako Jai Alai frontoitik(1) hasi egingo dugu, zein herriko hiribilduaren bazter batean kokatu egiten da, herria eta metro geltokia konektatuko dituen zubi zuriaren(2) alboan hain zuzen ere.

Zubi hau Javier Manterola-k eraiki egin zuen 1991.urtean. Bere kolore zuriak kontraste handia izango du ibaiko ur eta inguruko naturarekin, eta horrek garrantzia handia emango dio. Gaur egun herriaren sinbolo bat bihurtu egin da, eta Plentzia herriaren bi parteak lotzeko ezinbesteko elementuan bilakatu egin da.


Plentziako jai alai


Plentziako zubi zuria


Behin eraikin hauek ikusi ditugula, ibai alboko pasealekutik jarraitu egingo dugu, tartean hiribilduaren kaleetatik sartuko garelarik, herriaren mamia ezagutarazteko.
Gune honetan Santa Maria Magdalena eliza(3) kokatu egiten da. Eliz honen gauzarik aipagarriena bere dorre-kanpalekua izango da, zein funtzio erlijiosoaz aparte garaian babes elementu bezala ere erabili egiten zen. Eraikinak 3 nabeetan banatu egiten da, erdikoa, nagusia izanik, albokoak baino tamaina handiagoa duelarik.


Santa Maria Magdalena eliza
Hiribildutik bueltaren bat eman dugunean, Plentziako plaza nagusira joango gara, Astillero plazara(4) hain zuzen ere, non udaletxea kokatu egiten den. Hauxe, garai batean itsasontziak eraikitzeko espazio bat izan zen, baina XVIII.mende bukaerara espazio publiko batean bilakatu egin zen.


Astillero plaza
Plaza honetan ere hotel Palas famatua kokatu egiten da, nahiz eta zenbait urte aurrerago itxi egin zuten gaur egun oraindik ere inolako erabilerarik aurkitu ez diotelarik.

Astillero plaza behin utzita, pixkanaka-pixkanaka ibai ondoko pasealekutik jarraituz portu ingurura(5) ailegatu egingo gara. Hauxe ez da inoiz arrantza munduko erreferentzi portu bat izan, nahiz eta horretarako izan zen eraikia.
Gaur egun portuan dauden itsasontzi gehienak aisialdirako erabili egiten dira.


Portua

Portu igaro bezain laster hondartzarako bidean egongo gara Kai Eder (6) izeneko klub ondotik pasatzen dugun bitartean. Hondartzaren pasealekuan bertan, tabernetaz aparte, Arkote arraun taldearen egoitza aurkitzen da, baita bisitagarria den itsasoaren museoa ere.

Plentzia herriaren bukaera pasealekuaren erdira agertuko zaigun tanatoriora iritsita egongo da.
Bertan, Gorliz herria hasi egingo da.



 -10:30

Gorliz herriaren araktibo turistikorik nagusiena bere hondartza eta ondoan kokatu egiten den pinudia dugu, zeinek herria eta itsasoaren arteko muga naturala sortzen du.

Herri hau nahiz eta X.mendean sortutakoa izan, beti ere Plentziaren itzal azpian egon da, garrantzia txikiagoa izan duelarik. Honen arrazoi nagusiena kostaldetik pixkat banatuta egotea izan da.

Gorliz herrian bertan dagoen ondare kulturala nahiko eskasa da, bertan soilik elizaren plazan (1) kokatu egiten diren Santa Maria eliza eta udaletxea daudelarik.

Elizaren plazara iristeko kale herriko kale nagusitik gora, itsasbide izenekoa, egin beharko dugu hau bukatuko den arte. Bertan, esan bezala, elizaz aparte udaletxea eta herriko frontoia aurkitu ahal izango ditugu.


Elizaren plaza



Behin Gorliz herriko eraikinik esanguratsuenak ezagutu ditugula, aurretik aipatutako pinudia zeharkatuz hondartzako pasealekura ailegatuko gara, zeinek azken urteetan berrikuntza oso garrantzitsuak jaso ditu bertatik ibiltzeko leku paregabe batetan bihurtuz. Aipatzekoa da, pinudi hori udako hilabeteetan barbakoak egiteko leku oso aproposa dela, nahiz eta urtetik urtera horiek prestatzeko asmoaz doan jende kopurua handiagoa izan.


Gorlizko pinudia


Hondartzako pasealekua
 Pasealeku amaieran, Gorlizeko sanatoria (2) izango dugu. Hauxe bere fundazio egunetik 1919.urtean gaur egun arte hiltzeko zorian dauden gaixoak egoteko leku bat izan da, hasieran gehien bat tuberkuloisa zuten umeentzat bideratuta zegoelarik. Egungo egunetan, herriaren sinboloan bilakatu egin da.


Gorliz-eko sanatorioa

-12:15

Behin pasealekua bukatu dugularik, Astondotik hasten den Ermua mendiaren igoera hasiko dugu, non Azkorriagako fuertearen hondamenak, gorlizeko itsasargia baita kainoiak eta bunkerrak ikusiko ditugu.

1- Azkorriagako fuertearn hondamenak: Modu herrikoi batetan "el castillito roto" izenarekin ezaguna den hauxe, Uztrikotzek puntan kokatu egiten da. XVIII.mendean eraiki egin zen eta bere garaian bahia osoaren defentsarako funtzioak betetzen zituen.



2- Kainoiak eta bunkerrak: Gune hau tiro egiteko 4 postuz osatuta dago, amildegiaren paretan kokatzen direlarik eta tunelen bitartez lotuta daudenak. Azkenengo postua, itsasargiaren ondoan kokatzen da, 2 pisu dituelarik. Gaur egun oraindik ere kainoia bertan darai, ikutu egin daitekeelarik.

Hauek ere, Azkorriagako fuertea bezala bahia osoaren babeserako kokatu ziren bertan.




3- Itsasargia: Hauxe Billano lurmuturrean kokatu egiten da, Billano irlaren aurrean hain zuzen ere. 1990.urtean kokatu egin zen bertan, kostalde osoko ikuspegi bikainak bertatik izango ditugulako.




-15:00

Bazkaltzeko ordua iritsi zaigunean Gorliz-eko hondartzako pasealekuan dagoen hondartzape jatetxean egin dezakegu, kalitate-prezio oneko lekua delarik eta itsaso ondoan kokatuta egoteagatik leku oso lasaia delako.




-18:00

Bazkaldu ondoren, kotxea hartu eta Armintzara abiatuko gara. Hauxe Lemoiz herriaren kostaldeko auzo bat da, zein portu txiki baten inguruan sortu egiten den.

Lemoiz Bizkaiko iparraldean eta kostaldean dagoen udalerria da, Uribe Kosta eskualdean kokaturik dagoena. 1.000 biztanle inguru ditu eta udalerria hiru auzok osatzen du, Urizar herriburua delarik.
Udalerria osatzen duten hiru auzo historiko hauek udalerriaren ardatz naturala den errekaren goialde, erdialde eta behealdean daude, hurrenez hurren. Hegotarrena Andraka da, izen bereko errekaren iturburuaren alboan. Urizar udalerriaren erdialdean dago eta bertan dago udaletxea. Azkenik, Armintza kostaldean dago, errekaren bokale eta senaia baten alboan kokatuta.

Armintzan ondare kulturalei dagokionez aipatzeko eraikin bakarrak Santo Tomas eliza eta kultur etxea ditugu.
Santo Tomas eliz kontenporaneo hau, aintzinean zutik zegoen Santo Tomas baselizatik oso hurbil dago kokatuta. Hala ere, bere barrukaldean aintzinakoaren zenbait elementu aurkitu ahal izango ditugu.

Santo Tomas eliza
Kultur gunea portuaren gainean kokatu egiten da, arrantzaleen kofradiaren ondoan hain zuzen ere.
Portu hau arrantza portua bada ere gaur egun erabilera hori nahiko baztertuta dagoela esan beharko dugu, bertan kirol aktibitateak egiteko gehien bat erabiltzen delarik, baita aisialdirako itsasontziak bertan gordetzeko ere.

Armintzako portua
Portu inguru honetan zenbait taberna izango ditugu, gure egunari bukaera emateko pintxo eta pote pare batzuk hartzea gomendagarria izango litzatekeelarik.



No hay comentarios:

Publicar un comentario