domingo, 14 de octubre de 2012

BAKIO-GAZTELUGATXEKO SAN JUAN-BERMEO EZAGUTUZ

Gure hurrengo irteera Bizkaiko Iparraldera egingo dugu, probintziako herrien arteko ezagunenetarikoak bisitatuko ditugularik. Hauek, nahiz eta haien arteko kokapena oso hurbila izan, oso ezaugarri desberdinak dituztela esan dezakegu. Bakio historia gutxiko herria dugu, bere hondartza eta olatuengatik batez ere ezaguna delarik. Azken urteetan oporretarako herri bezala indar handia hartu egin du, bere biztanlegoa udarako hilabeteetan bikoiztu egiten delarik. Bermeo ostera, bere arrantzagatik ezaguna dena, betiko herriaren izaera mantendu egiten du, bere tradizioak galdu egin ez dituelarik.



-9:00

Gure ibilbidea Bakio herrian hasi egingo dugu. Herria hondartzaren inguruan sortu egiten da, zein Euskal kostaldeko luzeenetarikoa da. Hori dela eta, herriak luzetarako ardatza bat jarraitu egiten du.
Guk hondartzako pasealeku hauxe ibaiaren aldetik hasiko dugu(1). Ondoren Bentalde auzoko(2) hondartzako pasealekua zeharkatu ostean San Pelaio auzora(3) ailegatu egingo gara. Auzo hau etxebizitza unifamiliarrez osatu egiten da, non ikuspegi izugarriak dituzten begiratokiak sortu egiten diren.

Behin San Pelaio auzoa bukatzen delarik, herriaren amaierara ailegatu egingo gara. Bertan itsasora erabat zabalia den barandilaz sortutako espazio publiko ireki batera ailegatuko gara(4). Barandila hauek, aireko ikuspegi batetik ikusita BAKIO hitza sortzen dutela argi eta garbi ikusi egiten da. Hala ere, bertako elementurik ikusgarriena hondartzara jaisteko eskailera dugu. Bertatik jaistea benetan pena merezi du.


 
 
 
Begiratokietako ikuspegiak


(4)BAKIO hitza barandilak erabiliz

Hondartzara jaisteko eskailerak
-10:30

Puntu honetara ailegatu garelarik, berriz ere ibaiko gunera abiatu egingo gara. Hala ere kasu honetan ibilbidea hondartzako pasealekutik herri barruko kale nagusitik egingo dugu, nahiz eta ikusgarria den ezer ez aurkituko dugularik, pixkat herriaren izaera ikusteko baliogarria egingo zaigulako.

Ibaira helduko garenean, hauxe gurutzatu ostean, bertan kokatuta dauden taberna desberdinetan trago pare bat hartzea aukera egoki bat izan daiteke, kalitate eta prezio egokiak dituztenak.

-12:30

Pote batzuk hartuta indarrak berreskuratu ditugula, kotxea hartu eta Gaztelugatxe-ko San Juan ermita ikustera.
Gaztelugatxe Bizkaiko kostaldeko arrokazko uhartetxo bat da, eta hara zubi bat pasatuz iritsi daiteke. Bakiotik lau kilometro ipar-ekialdera dago, eta udalerri horretakoa da Gaztelugatxeren mendebaldeko erdia; ekialdeko erdia, berriz, Bermeokoa da. Uhartetxoaren gorenean dagoen baselizari Gaztelugatxeko Doniene edo San Juan Gaztelugatxekoa deritzo, eta Euskal Herriko interesgune turistiko garrantzitsua da. 231 eskailera igo behar dira baselizaraino heltzeko.
Ohituraren arabera, hara igotzen denak ezkila hiru aldiz jo behar du, eta desio bat eskatu. Horrela, eskailerak igotzen egindako esfortzua ordaintzen da.

 Euskal Herriko Santutegi garrantzitsuenetarikoa dugu hauxe, non aspalditik inguruko biztanleen eta arrantzaleen erromesaldien leku izan da.

Baselizara ailegatzeko bidea errezegia ez denez gero, arropa erosoa eramatea gomendatu egiten da. Bide osoaren iraupena 30-45 minutukoa izango da.


Eskaileren hasiera

Eskaileren goitiko ikuspegia


Nire ustez, iritzi erabat subjektiboa emanez, Bizkaiko baita Euskadiko lekurik magikoena dugu hau, itsasoa, irla, ekailerak, paraje naturala...etab nahasketa perfektu bat osatzen dutelarik.

-15:00

Bazkaltzeko Gaztelugatxe-ren aparkaleku ondoan kokatzen den Eneperi jatetxea izango dugu. Egia da bere prezioak pixkat garestiak izan daitezkeela, baina benetan kalitatezko jakiak zihurtatuta daude eta bertako bai barneko jangela baita kanpoko terrezatik ditugun ikuspegiak benetan hobeezinak dira.
Informazio gehiago nahi baduzue egin klik hurrengo hiperesteka honetan:
Eneperi jatetxea

Hala ere, beste motatako jatetxe bat bilatzen ibiliz gero, Bermeo-ra joko dugu, bertako portu inguruan dauden jatetxeetan bazkaldu egiteko. Bertan nola ez, historikoki arrantza herria dugularik, bertan hartutako eguneko arrain bat probatzea derrigorrezkoa izango dugu.

-18:00

Aurretik aipatutako lekuetan bazkaldu ondoren Bermeo ezagutzeko ordua iritsiko zaigu.

Bermeok arrantza tradizio handia du, eta herriko ekonomia arrantzaren inguruko sektorean oinarritzen da, arrain-kontserbagintzan gehienbat.
Horrez gain, turismorako leku erakargarri ugari ditu, besteak beste aurretik azaldutako Gaztelugatxeko Doniene, Ertzila dorretxea (Arrantzaleen museoa), Doniene atea, portua eta Santa Maria eliza.

Guk Alde Zaharrean murgilduz hasiko dugu geure bidea, bertako giroa ezagutzeko baita bertan kokatuta dauden eraikin-monumentuak ikusteko ere. Lehenik eta behin Santa Maria eliz neoklasikoa ikusi egingo dugu, zein Barroko garaiko Udaletxearen aurrean kokatu egiten den. Kanpotik ikusgarria den moduan barruko eretaulak ere barnekaldeari ikusgarritasuna ematen diote.

Santa Maria eliza
-18:45

Ondoren, Alde Zaharrean ere kokatuta dagoen Doniene atea ikustera abiatuko gara, zein San Joan portal izena ere hartu egiten duen. Atea hau XIV.mendean eraiki egin zen, eta gaur egun Bermeo inguratzen zuen harresiaren garai bateko zazpi ateetatik zutik geratu den bakarra da.
Hortik oso gertu Ertzila dorretxea izango dugu, non barruan arrantzaleen museoa kokatu egiten den. Museo hau interes handiko gunea dugu, bertan herriak historikoki arrantzaren munduarekin izan duen lotura kontatu egiten digularik.

Doniene atea
 
Erlitza dorretxea
-20:00

Gure bisitaldiari bukaera emateko, herriko portutik bueltatxo bat emango dugu, itsas aldera sartu egiten den espigoiaren puntaraino joatea aukera ona izan daitekeelarik. Bertatik herriaren fatxada edo "skyline"-a ikustarazi egiten da, inguruan herriko jendea arrantza egiten ikusi dezakegun bitartean.

Bermeo-ko portua






No hay comentarios:

Publicar un comentario