martes, 23 de octubre de 2012

ORDUÑA ETA TXARLAZO MENDIA EZAGUTUZ

Gure irteera honetan Arabako mugan dagoen Orduña herria bisitatu egingo dugu, baita bere ondoan kokatu egiten den txarlazo mendia igoko dugu ere, hauxe, Gorbeia-rekin batera, Bizkaiko gailurrik enblematikoa delarik. Mendi hau, zehatz mehatz, Orduña eta Villalba de Losa (Burgos)-ren tarteko bidean aurkitzen da. Gailur honetan, tradizionala den postontziaz aparte, La Antigua-ko Birjinaren monumentua ikusi ahal izango dugu, zein 1904.urtean sortua izan zen. Bere altuera dela eta , 15m, mendiaren behekaldetik antzeman egiten da, guk bertara igotzeko bultzatu egiten digularik. Guk honetara goizean hurbildu egingo gara, arratsaldea, ostera, herria bisitatzeko utziz.

Txarlazo-aren ikuspegia mendi magaletik


-9:00

Txarlazo mendiaren igoera guk Orduña herritik bertatik egingo dugu, alternatiboak izan daitezkeen beste ibilbideak alde batera utziz.
Behin Orduña hirira iritsi garenean, gure kotxea bertan aparkatu egingo dugu eta Barroko estiloko La Antigua Santutegira abiatu egingo gara, zein hiri aldirietan kokatzen da. Eliza Zaharreko Andra Mariaren irudi gotikoa, 1639tik herriaren zaindari denarena, babesten da bertan. Tradizioak dioenez, masustondo baten gainean agertu zitzaion Andre Maria artzain bati. Gaur egungo santutegiak, 1782an inauguratu zenak, aurreko santutegi bat ordezkatu du, eta haren ojiba-portale gotikoa gorde da, Berpizkunde garaiko portalearen azpian.

Tenplu honen ezkerreko fatxadaren ondoan gure mendiko igoera hasi egingo da. Gomendagarria litzateke bertako norbaiti galdetzea, nahiz eta seinaleztatua egon, nahiko erraza izan delako bertan galtzea. Mendi gailurrera iristeak 2h inguru eramango digu.


-10:15

Behin Santutegiaren ezkerreko aldean gaudela, errepide baten alboko bidetik hasi beharko gara igotzen zeharkako bigarren errepide batera ailegatu arte. Behin errepide hau gurutzatuta eta kanpa zabaleko gune batera ailegatuko garenean mendiaren benetako igoera hasten dela esan dezakegu. Hala ere, lehenengo arrapala hauek nahiko leunak dira oraindik ere.
Bide honetatik jarraituz zeharkatu egin beharko dugu atetxo bat aurkitu egingo dugu.


Txarlazo-aren lehenengo aldapak eta hasierako atea
Jada gailurrera eramango gaituen bide zuzenean iango gara. Inguruko landaredia pixkanaka-pixkanaka eta gorantz jotzen dugun einean itxiagoa izango da, gure bidean itzalak sortaraziko dituztenak. Ikusiko ditugun zuhaitz gehienak pagoak izango dira, zeinek multzokatu egiten direnez pagadiak sortuko dituzte.
Ikusi ahal izango duzuenez bidea aldatuz doa, asfaltatutako bidea pixkanaka zig-zag handiko mendi bide batean bilakatu egin delarik.
Hemendik aurrera ez dugu inolako bigarren mailako biderik hartu behar. Gure zeregin bakarra izugarrizko ikuspegietaz gozatzea izango da.



Bide erdira goi-tentsioko dorre bat aurkitu egingo dugu, non bidea bitan banatu egingo da. Guk ezkerrera joko duena hartu egin beharko dugu, zein zuzen-zuzenean mendi gailurrera eramango gaitu.
Bestalde, aipatu beharrekoa da ere igoera osoan edagarria izango den ur puntu bakarra dagoela. Hauxe Goldetxo izenez ezagututako iturri oso ezaguna dugu, zeinek ur benetan freskagarria emango digu.

Behin iturritik igaro garelarik, arroken tarteko pasu batera ailegatuko gara, non pintura gorri batekin Txarlazo hitza idatzita agertzen den. Bertatik igarota mendi gailurreko lautadan La Antigua-ko Birjinak ongi etorria emango digu!

Goldetxo iturria

Arroken arteko pasoa
-12:30

Behin mendi gailurrean gaudelarik hamaiketakoa ateratzeko momentua iritsiko zaigu, bertatik izango ditugun ikuspegietaz disfrutatzen dugun bitartean.



Jaitsiera igo garen leku beretik egingo dugu, Orduña hiria zuzen-zuzenean helduko garelarik.

-15:30

Bazkaltzeko ordua iritsi zaigularik, zein jatetxera hurbilduko garen aukeratzea batzuetan zaila izaten denez, nik aurreko sarreretan egin dudan moduan ezagutzen ditudanen artean gehien gustatzen zaizkidanak gomendatujo dizkizuet:

1- Aduana jatetxea. Denboraldiko produktu lokala erabili egiten ditu, non karta, eguneko menua, aurretik eskatutako menua...etab aukera desberdinak eskeiniko dizkigu.

2- Romulo jatetxea. Sukalde tradizionala, bertako produktuak erabilita. Karta, eguneko menua, umeentzako menua, tapak, pintxoak... eskeiniko dizkigu.

-18:00

Behin gure sabelak bete ditugula, Orduña hiriaren bazterrak ezagutzeko ordua iritsi zaigu.
Urduña 1229. urtean sortu zen hiribildu bezala, Bizkaiko jaurerriaren seigarren Jauna zen Lope Diaz de Harok hiri-gutuna eman zionean. Gaztelako Erresuman ekoizten zen artilea hiribildu honetatik garraiatzen zuten Ipar Europarako bidean. Hori dela eta, Enrike IV.ak Bizkaiko Jaurerriko hiri izendapena eman zion, Bizkaian izendapen hori daukan udalerria delarik.

Orduñako hiriaren alde historikoak kultur ondasun izaera du, Eusko Jaurlaritzaren dekretu batek dioenez, eta 1997an multzo historiko-monumental izaera hartu zuen. Gaur egun izendapen hori hedatzeko prozesua zabalduta dago. Bizkaiko Erdi Aroko alde historiko handiena da, eta bere harresien hondarren artean monumentu erlijioso eta zibil ugari ditu, Bizkaiko ondarearen barnean izugarrizko balioa dutenak.

1- Gotorlekua eta harresiak: Oinplano laukizuzena duen eraikina da, eta 1.500 metro karratu baino gehiagoko azalera du barrualdean. Hiriguneko esparruetara sartzeko zazpi ate zituen, eta horietatik bat gorde da: Ate Iluna, udaletxeari lotuta dagoena.



2- Santa Maria eliza: Eliza-goterleku izaerako tenplua da, hiriko harresiarekin defentsarako multzo modura baitago osatuta. Absidearen eta burualdearen kanpoaldean erronda egiteko ibilbide bat du. Euskal estilo gotiko zorrotzeko tenplu hau eraikin handia da, eta zatirik handiena XV. Mendean egin zen, hiru nabe eta balio handiko kapelak ditu.




3- Ortes Belasko Jauregia: Berpizkunde garaiko jauregia da, izaera militarrekoa. XVI. mendearen amaiera aldera, jauregiaren atzeko aldea handitu egin zen eta zati berri bat erantsi zitzaion, atari eta guzti.

4- Mimenza jauregia: Bizkaian jauregi izaera hartu zuen lehenengoetarikoa da, oinplano erretangeluarra du, eta Pizkunde garaiko ataripea du behe solairuan.

5- Belasko jauregia: Eraikin handia da, Burgos kaleak eta Gasteizko errepideak bat egiten duten tokian kokatua. Garai batean hirira sartzeko beste ate bat zegoen hor. Hasierako harresiaren zati bat bereganatu zuen.
Ortes Belasko jauregia


Mimenza jauregia
6- Foru plaza: Ia hiribildua sortu zeneko plaza hau, argi eta garbi, merkataritzarako sortutako gunea da; gune harrigarria, bai duen neurriagatik eta baita perimetro osoan zabaltzen diren arkupe eta ataripeengatik ere. Bi ezaugarri horiek ez dira oso ohikoak Bizkaiko gainerako hiribilduetan, eta hainbat garaitako eraikinen aniztasunari halako batasun bat ematen diote.



7- Familia Santuaren eliza:  Foru kaleak eta Burgos kaleak osatzen duten angeluan dago. Jesuiten tenpluek izan ohi duten handitasuna erakusten duen eraikina da. Interes haundiko erretaulak dituen eraikin barrokoa da.



8- Aduana: Foru Plazaren mendebaldeko zatian dagoen eraikin neoklasikoa da; oinplano laukizuzena, barrualdeko patioa, zirkulazio gurutzatua eta hiru solairu ditu. Manuel Carrera arkitekto gipuzkoarrak egin zuen 1787tik 1792ra bitartean, Karlos III.aren eta Karlos IV.aren erreinaldietan.

Zerga zereginetarako sortutako etxe hau hainbat zereginetarako erabili izan da, barrualdeko aduanak desagertu zirenetik: kuartela izan zen garai batean, eskola gero… Gaur egun berritu egin da eta hotel-bainuetxea egin da bertan. Hemen barruan kokatzen da aurretik aipatutako Aduana jatetxea.


No hay comentarios:

Publicar un comentario