jueves, 11 de octubre de 2012

ANBOTO MENDIA EZAGUTUZ

Oraingo honetan eremu natural mistiko batera hurbildu egingo gara, Urkiolako Mendatean kokatuta dagoen Anboto mendira hain zuzen ere.

Anboto mendia izen bereko mendilerroa menderatzen duen tontorra da. Bizkaiko laugarren mendirik garaiena da, 1.331 m baititu, Gorbeia (1.481 m), Aldamin (1.376 m) eta Zalamaren (1.336 m) atzetik.
Araba eta Gipuzkoako mugak oso gertu ditu, hiru herrialdeen arteko lurraldean egonda, Durangaldeko eskualdean kokaturik.

Euskal sinesmen zaharren arabera, Mari jainkosa gorenaren egoitzetako bat da. Horregatik, jainkosak Anbotoko Dama edo Anbotoko Señorie izena hartzen du. Gailurra hodei artean duenean, Mari bertan dagoela esaten da. Arrasate aldean, oskorri denean ere gauza bera esaten da.

Anbotoren mitologiaren inguruan gehiago jakin nahiea klikatu hurrengo hiperesteka honetan:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Anboto_(mitologia)

Tontorrera igotzeko 4 bide desberdin daude. Hala ere nik soilik hauetako 2 azaldu egingo ditut, besteak pixkat arriskutsuak izan daitezkeelako.




Urkiolako mendatetik hasita, San Antonioko Santutegirako bidea hartu behar da. Bi aterperen ondotik igaro ondoren, asfaltatuta dagoen errepide baten bukaerara helduko gara. 30 minutu inguruko igoera labur baten ondoren, Urkiolagirre tontorrera helduko gara. Bertan, oraindik ikus daitezke gerra zibilean eraikitako lubakiak. Ibilbidearekin jarraituz, gauden hegaletik Azuntze zelaira jaitsiko gara, eta bertan izen bitxia duen iturria aurkituko dugu, Pol-Pol, Anbotoko hegaletan dagoen lekua. Bertara igotzeko bi bide posible daude. Horietako bat hegoalderantz doa, ia-ia Anboto tontorraren oinetan. Malda gogorreko igoera da, harkaitz soil eta zorrotzen artean, eta pagadi bat zeharkatzen du tontorrean bukatzeko. Beste aukera, behar bada, ederragoa da, eta Anbotoko ipar mendikatea igotzean datza. Ibilbide honen abantaila bidean zehar aire-ikuspegi izugarriak eskaintzen dituela da. Ikuspegi horiek, ekialdean Atxondoko bailarakoak dira, eta mendebaldean Urkiola eta Ollarganekoak. Erosotasuna nahiago baduzue, malda gutxiagoko aukera bat ere badago: Santutegitik errepidearen jarraibide gisa luzatzen den basoko pista zabala ere har daiteke.

1. Aldaera: Alluitz-Axtxiki-Atxarte jaitsiera

Oso ibilbide malkartsua da, baina Atxondo eta Atxarte bailaren paisaia ikusgarriak ditu. Alluitz mendiaren tontorrean gaudela, sigi-sagan doan bide aldapatsu batetik jaitsiko gara. Hortik Artolako mendixkara helduko gara, eta bertan tentsio altuko lineak gurutzatzen duela ikusiko dugu. Hemendik Atxarte bailarara jaitsi daiteke, edo bestela, gailurra bukatu Axtxiki mendira igoz (780 m.)

2.Aldaera: Azuntze zelaia (Pol-Pol)-Orixol-Santi-kurutz

Ibilbidea hegoalderantz jarraituz eta Izpizte bere ekialdeko hegalaren ertzetik joanez, bidea pagadi hostotsu baten barruan sartuko da. Hortik jarraituz beste muino belartsu batera helduko gara. Horrek, iparraldean, Izpizte basoa eta hegoaldean Orixol basoa bereizten ditu, eta Arangio izenarekin ere ezagutzen da. Bertatik, ekialderantz begiratzen badugu, Aramaioko bailara eta Udalaitzeko kareharrizko mendi-puska ikaragarria ikus ditzakegu. Azken honen azpian Besaide aurkituko dugu, hiru euskal lurralde historikoen mugak batzen dituen tontorra.


Anboto mendiaren ikuspegia




No hay comentarios:

Publicar un comentario