lunes, 8 de octubre de 2012

ENKARTERRIAK EZAGUTUZ

Enkarterrietako eskualdea Bizkaiko alderik mendebaldarrena da eta Kantabria eta Burgosekin egiten du muga. Abanto-Zierbena, Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Galdames, Gordexola, Güeñes, Karrantza Harana, Lanestosa, Muskiz, Ortuella, Sopuerta, Turtzioz, Zalla eta Zierbena, udalerriez osatuta, eskualde honek paisai ikaragarriak eskaintzen dizkigu, Historian barrena ibilbide bat egiteko aukeraz gain, bere ondare kultural aberatsari esker. Aipatzekoa da herri gehienak Erdi Aroan eraikitakoak direla, eta gaur egun oraindik ere izaera hori mantendu egin dutela. Hori dela eta, espazio aprobetxatu nahi dut merezi duen atentzioa emateko, eta modu batean bertan aurkitu ahal ditugun elementurik garrantzitsuenak aurkezteko.



Ibilbidearekin hasi aurretik komenigarria da aipatzea aztertuko dugun gunea nahiko handia dela, herri desberdinetan izango garelarik. Hori dela eta kotxearren beharra nahitaezkoa izango da.

-9:00

Gure ibilbidea Galdames herri txiki baina bitxian hasi egingo dugu. Bertan auto zahar eta klasikoen museoa kokatu egiten da, Loizaga Dorre zaharrean, Erdi Aroko gotorleku guztiz eder batetan hain zuzen. Bertan automobil bilduma ikusgarrienetariko bat gorde egiten da, Rolls Royce eredu guztiak biltzen dituena jadanik, beste hainbat markatako piezen ondoan; guzti hauek egoera ezin hobean daude, eta automobilaren aroaren hasieratik gaurdainoko ereduak biltzen ditu.
Esan daiteke museo hau bere motatakoen artean Europa mailako garrantzitsuena dugula Galdames herriaren atraktibo nagusienean bihurtu delarik.

Loizaga Dorrea
 
 
 

-10:30

Behin Galdames atzean utzita, Güeñes-era abiatuko gara. Herri honetako hirigunean murgildu bezain laster Andra Mari eliza eta Urritako txaletarekin , gaur egun Udaletxean bilakatu egin denarekin, egingo dugu topo. Hauek dira herriaren protagonista nagusienak, gure atentzio osoa hauetan zentratuko dugularik.
Aipatutako txaletaren lorategian arteari emandako gune bat sortu egin da, non aire zabaleko eskultura-erakusketak bste erakusketa batzuekin nahasten diren. Adibide moduan paperezko soinekoen erakusketa iraunkor bat bertan kokatu egiten da. Izugarria benetan!

Andra Mari eliza



-12:00

Ondoren, museoak alde batera utzita alboan kokatzen den Gordexola herrira abiatuko gara. Gordexolan Erdi Aroko paisaia eta paisaia modernoa nahastu egiten dira, horrek sortzen dituen kontrasteekin. Gordexolako kaleek eta eraikinek altxor historikoak eta arkitektonikoak gordetzen dituzte. Indianoen landetxeek, dorretxeek, jauregiek, olek, elizek eta baselizek Gordexolako ondare historiko-artistikoa osatzen dute. Hala ere hauetatik ezagunena Oxirando-ko dorrea dugu. Eraikin guzti hauek ondo zaindutako baso ederrez inguratuta daude, herria paraje natural baten erdian kokatzen baita.


Oxirando dorrea

Gordexola jauregia





 
-13:00

Ordu honetan gutxi gorabehera Zallan egotea egoki izango litzateke. Zalla Enkarterrietako herririk garrantzitsuena eta biztalnde gehien dituena dugu, ondoren ikusiko dugun Balmasedarekin batera.
Zalla Erdi Aroan sortu egin zen herria da, baina aurretik bertan III.mendean kokatzen zen herri baten aztarnak ikusi ahal izango ditugu, Bolunburuko kastroa izena hartuko duena.

Hortaz aparte Abellanedako Juntaetxea ere ikustea gomendagarria izango litzateke. Hauxe Enkarterriko etxe politikoa da. Gaur egun lehenengo eraikina zaharberrituta dago, eta eraikin berri batean Enkarterriko museoa jarri egin da.

Bi hauetaz aparte ere balio historikoa izango duen San Migul eliza dugu, herrian ditugunen elizarik garrantzitsuena izango dena. Hala ere, honetaz aparte ikusteko atseginak diren San Pantaleon, San Pedro eta San Antonio de la Mella baselizak izango ditugu ere, nahiz eta hirigunetik pixkat baztertuta geratzen diren.

Hainbesteko garrantziarik ez duten eraikinak aipatzeagatik Aretxaga dorretxea eta La Herrera-ko eskola izango ditugu.

Bolunburu

San Miguel eliza

Abellanedako juntaetxea



 
Behin Zallan gaudelarik, bertan bazkaltzeko leku zoragarriak daudela eta, sabelak betetzko geldialditxo bat egingo dugu. Eskaintzia handia egon arren, nik bi leku gomendatuko ditut:
1- La Herrera auzoan kokatutako Zubi ondo jatetxea
2- Artebizkarra auzoan kokatutako Txokoa Soka jatetxea

-16:00

Bazkaldu ondoren Balmasedara joango gara, Bizkaian sortu zen lehen hiriburura hain zuzen ere, oraindik ere Erdi Aroko egitura gordetzen duelarik. Bertan, bertako ondareak ikusten hasi aurretik Txapelen museoaren ikustaldia egin dezakegu, gure historiarekin zerikusi handia baitu. Bertako instalazioek, nahiz makinek, langileen koloniak baita kokatzen diren enklabeak ia ukitu gabe iraun dute sortu zirenetik; beraz ikustaldiak industria-iraultzaren hastapenetara garamatza.

Behin museoa ikusita Balmasedako hirigunean barrena bueltatxo bat emango dugu, hango monumentu nagusienak ezagutzeko. Atentzio gehien hartzen duena Balmaseda-ko sinboloa den Zubi Zaharra da, Monumentu Nazional izendatua izan zena.
Hala ere, nahiz eta zubiaren garrantzia nolabaitekoa den, ezin izango ditugu bisitatu gabe utzi Santa Klara konbentua, Nekaldi Biziaren interpretazio zentrua eta San Joan del Moralen eliza, non Hiribilduko museoa kokatzen den.`



Zubi Zaharra
San Joan del Moral eliza
Santa Klara konbentua





 
 -18:00

Gure ibilaldiari bukaera emateko Karrantza herrira hurbilduko gara, bertan aktibitate desberdin batzuk proposatuko ditugularik, zeintzuk umeentzako ere oso intersgarriak izango direnak.

Bertan, alde batetik Pozalagua-ko kobazuloak ditugu ikusgai. Hauek munduko intersgarrienetarikoak bezala izan dira sailkatuak, barnean ikus daitezkeen estalaktita exzentrikoak direla eta. Bestetik Karpin Abentura parkera ere abiatu egin beharko gara. Bertan, animalietara eta naturara modu eta paraje izugarri batetan hurbiltzeko aukera izango dugu.

Hala ere, bi hauetaz aparte beste hainbat gauza badaude Karrantzan guk horietaz gozatzeko:

- San Andres de Biañez eliza
- Kobenkoba: Bertan Arte Paleolitikoaren interpretazio zentru bat aurkitzen da.
- Angela meatza
- Indianoen etxebizitzak


pozalagua kobazuloa

kobenkoba

karpin parkea
-21:00

Honekin gure egun bateko bigarren irteera amaitutzat emango dugu.
Enkarterrietara hurbiltzera animatzen zaituztet, bertara behin joanda gehiago ikusteko gogoekin geratu egingo zaretela zin dagizuetelako.





 

No hay comentarios:

Publicar un comentario