domingo, 7 de octubre de 2012

BILBO EZAGUTUZ

- 9:00

Bilbora kotxez iritsiko garenean, ikusiko dugun lehenengo gauza Jesus Bihotza plaza izango da. Hori dela eta, inguru horretatik aparkatu bezain laster bertan kokatu egingo gara gure ibilbidea hasteko.

Jesus Bihotza plaza Gran Vía kaleari bukaera ematen dion biribilgunea dugu, bertan Jesusen urre koloreko eskultura dagoelarik. Guk Gran Vía kale hori zeharkatu egingo dugu, plaza biribilean bukatuko dugularik, tartean Federico Moyua plaza ikusiz. Kale hau Bilboko kalerik garrantzitsuena eta ezagunena da, bertan komertzio eta eraikin ezanguratsuenetarikoak kokatuta daudelarik.
Guztira kalea zeharkatzeak 15-20 bat minutu eramango dizkigu.

Kalean zehar ikusi ahal izango ditugun gauzarik aipagarrienak:

1- Jesus Bihotza Plaza
2- Parkeko etxebizitzak
3- Federico Moyua plaza
4- Gobernu Zibila
5- Carlton hotela
6- Diputazioa
7- BBVA
8- Plaza Biribila


                       


-9:45   

Behin plaza Biribilean gaudela Buenos Aires kaletik jaitsi egingo gara, Udaletxearen zubia zeharkatuta Bilboko Udaletxera(1) iritsi arte. Bertan gaudelarik "Campo Volantín" pasealeku osoa egingo dugu, Bilboko Nerbioi ibaiaren arimarekin nahasteko eta aurreko itsasertzeko eraikinen primerako bistak izango ditugularik. Hauetatik aipagarrienak Isozaki dorreak, Guggenheim museoa, Rafael Moneo-ren Deustu-ko liburutegia, Siza-ren EHU Unibertsitateko paraninfoa edota Euskalduna Jauregia izango dira, geroago gertuagotik ikusiko ditugunak.

Gure itsasertzeko eraikinik ikusgarrienak Deustuko Unibertsitatea(2) eta tigrearen eraikina(3) dira.

Pasealeku hau egiteko 30-45min inguru beharko ditugu.







-10:30

Behin Euskalduna zubira heldu garenean, ibai bestaldera pasa ostean bertan kokatuta dagoen museo maritimoa ikus dezakegu (kanpotik behintzat), baita ondoan dagoen aintzineko Bilbo industrialaren azken aztarna, Karola izeneko garabi erraldoia(1).

Futbol zaleak izanez gero, hortikan 2min-tara kokatuta dagoen San Mames futbol zelaia(2) ikustera gonbidatzen zaituztet. Bertan ere Athletic Club-aren trofeo historikoak ikusi ahal izango ditugu zelaian bertan aurkitzen den museoan hain zuzen ere.

Ondoren, Doña Kasilda parkean(3) murgildu egingo gara, Bilboko birikia dena, eta bertan kokatuta dagoen kafetegian geldialditxo bat egin dezakegu, indarrak berreskuratzeko momentua izan daitekeelako.

Gorputza berriz ere prest izango dugunean, Abandoibarra pasealekura zuzenduko gara, bertan aurretik aipatutako Euskalduna jauregia (4), Sizaren paraninfoa (5), Moneoren liburutegia (6), Guggenheim museoa (7) eta Isozaki dorreak(8)kokatuta daudelarik. Tartean ere parkeko Arte Ederretako museoa (9)ikustea pena merezi duela aipatzekoa da, nahiz eta oso ezaguna izan ez, kalitate handiko lanak barruan badaudelako.

Ibilbide onen bukaera Arenal-eko zubian egongo da. Honen luzapena bakoitzaren araberakoa izango da, segun Arte Ederretako eta Guggenheim museoak ikustera geratzen garen ala ez. Guk horietako bat ikusteko 2h emango ditugula kontutan izango dugu, Arenal-eko zubira 13:30-tan iritsiz.




-13:30

Arenal zubira heldu bezain laster, hau gurutzatu eta Bilboko Alde Zaharrean murgildu egingo gara, aurretik Arriaga Antzoki-aren(1) edertasunaz gozatu egin dugularik.

Alde Zahar-ean bertan Bilbo-ko katedrala bisitatzea komenigarria izango litzateke, nahiz eta balio historiko gehiegirik izan ez. Hala ere, hau osatuko duten kaleetatik galtzea da egin beharko duguna kaleetan dagoen giroaz gozatuz. Gomendagarria litzateke aintzinako lehenengo Bilbo sortu zuten 7 kaleak zeharkatzea.

Ondoren, Alde Zaharre-ko bihotzera joango gara, Plaza Berrira(2) hain zuzen ere, bertan pintxo batzuk eta zerbait edateko taberna paregabeak izango ditugulako, bakoitzak bere terraza kanpoaldean kokatuta duelarik. Hauen artean aipagarrienak "café bar Bilbao eta Víctor Montes" izango ditugu.

Behin sabela bazkaltzeko prestatzen hasi dugula, Alde Zaharrean bertan zenbait jatetxe aurkituko ditugu bazkaltzeko. Hauek normalean eguneko menua, karta baita degustazio menuak ere izaten dituzte. Horrek aukera handiak sortuko dizkigu gure gozea asetzerako orduan. Hauen artean pare bat aipatzearren ; Anboto, Jardines 2zk kalean  eta Ariatza, Somera 1zk kalean.

Behin bazkalduta Alde Zahar-eko azken bazterrak aztertuko ditugu. Horretarako Erriberako Merkatua(3) eta ondoan kokatzen diren San Anton eliza eta zubia(4) bizitatzea derrigorrezkoa izango dugu.


 
 
 
 

-16:30

Pixkanaka-pixkanaka Alde Zahar-etik aldentzen hasiko gara Bilboko Ensantxea ezagutzera joateko.
Lehenik eta behin Abando-Moyua auzora abiatuko gara, bertan Albia lorategia(1) eta Jado plaza ikustarazteko. Ostean, Indautxu auzora gerturatu egingo gara Alhondiga eraikinean (2) egindako interbentzio izugarriaz gozatu ahal izateko, hau baita Bilbo-n egindako azkenengo lanik arkitektonikoa.

Behin Indautxu-n gaudela, Bilbo-ko pintxo-pote kaleetan ezagunena den Pozas kaletik pasatzea derrigorrezkoa izango dugu. Bertan ere geldialditzo bat egin ahal izango dugu, bukaeran San Mames zelaia ikusten dugun bitartean.

Pixkanaka gabean sartzen ari garenean oso momentu egokia izan daiteke Euskadi plazara gerturatzeko, bertan Iberdrola dorrea (3), Euskadiko dorrerik altuena, Ferrater etxebizitzak (4) eta Krier etxebizitzak (5) izango ditugularik. Hauek Bilbo modernoaren erakusgarriak dira erabat.


 
 
 
-19:00

Jada Bilbo-ko zentrua nahiko sakonean ikusi dugula, gure eguneko bisitari bukaera emateko Artxanda mendira funikularraren laguntzaz igoko gara, non Bilbo osoko bista izugarriak izango ditugun.

Horretarako Uribarri-Castaños auzora hurbilduko gara, bertan funikularraren geltokia kokatuta baitago.














-20:30

Artxandara igo eta bertatik buelta bat eman ostean berriz ere Bilbo-ra jaitsi egin beharko gara geure egunari amaiera emateko. Orain kotxea hartu eta etxerako bidea egin dezagun, buruan oraindik Bilbo-ko irudiak ditugula














No hay comentarios:

Publicar un comentario